Ze iritzi daukazue Gernika-Lumoko kultur eskaintzearen inguruan?

ARAIZ VALLEJO

Nire ustez Udalaren aldetik ez dago gazteontzako eskaintza kultural asko. Sarritan ez dogu topetan guretzako erakargarria dan ezer eta tabernetako terrazetan amaitzen dogu. Guretzako prestetan dan gehiena autogestiotik izaten da, adibidez, Iparragirre Rok Elkarteak eskaintzen dabezan kontzertuak.

EÑAUT UNZALU

Gernika-Lumon moduko herri batek kultur ekintza asko eskaini behar dabezala argi dau. Nire ikuspuntutik, gaur egungo eskaintza gazteen eta biztanle gehiengoan ingurutik aldenduta dagoala esango neuke. Bereziki, informazinoa ez jakulako modu egokian heltzen dan. Horrek argi erakusten dau arlo honetako ekintza gehienak herritarron babes falta daukiela.

IMANOL ZILUAGA

Gernike-Lumo, kulturalki, asko mobitzen dan herri bat dala deritxat. Hor daukaguz Astra, Lilibertso, Iparragirre, Parnasoa, Lekuek eta gaztiok antolatzen doguzen ekimen
piloa be. Urte askoan jente askok eginiko lanaren emoitza dire. Horixe da balioan jarri eta jagon beharko gendukeela.

GORETTI ENBEITA

Azken urteetan arlo ezbardinak garatu dira. Batetik, museoak daukaguz, kanpoko bisitariei zuzenduta gehiago. Musika, antzerki, literatura arloan leku ezbardinak dagoz, Iparragirre edo Parnaso esaterako. Zineari jagokonez, Zine Klubak urte mordoa daroa lanean. Baina pausorik handiena Astra izan dala uste dot, bere eskaintza zabalagaz eta bere kudeaketa ereduagaz.

KEPA ORMAZA

Nik pentsetan dot herrian batez be gazteeri begira bultzatu egin behar dala apur bat gehiago kulturea. Gaur egun, Parnaso eta Iparragirrek eskaintzen dau musika arloan kriston aukerea baina beste arlo batzutan, antzerkian eta literaturan, adibidez, zer hobetuak ikusten dodaz.

EKINTZA MONTERO

Esan behar dot Gernika-Lumon kultur eskaintza egitaraua nahiko eskasa dala. Badaukagu antzerkiren bat Lizeoari esker baina nire kasuan Bilbora joaten naz. Musika arloan bai, Astra edo Iparragirreri esker hein handi batean. Eta Haziberrin be egon nintzen eta oso ondo egon zan.