Udazkenagaz batera, zerbait barria ikasteko edo gorputza mugitzen hasteko gogoa dator. Eako Udalak dagoeneko argitaratu dau 2026-2027 ikasturterako prestatu dauen ikastaro eskaintza zabala, herritar guztiei —txikiei zein helduei— zuzendutako proposamenez beteta. Aukera anitza da oso: kirola, kultura, hizkuntzak eta hezkuntza...
Adin guztietako pertsonentzako herria ereikitzen jarraitzeko asmoz, Ea Lagunkoia proiektuaren fase barria abiatuko dau Udalak. Bide honi berriro ekiteko, lehenengo aurkezpen publikoa irailaren 10ean egin da Eskolondon. Ekimen honen helburu nagusia da Ea gero eta irisgarriagoa, inklusiboagoa eta lagunkoiagoa izatea,...
Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila buru-belarri dabil Eako Haizeder HLHI berria eraikitzeko lanekin. Hezkuntza Eraiki 2030 estrategian jaso eta Bizkaiko mailan proiektu estrategiko bat den ekimen honek 8.538.131,78 euroko inbertsioa dakar, udalerriari eta Busturialdeko eskualdeari ikastetxe moderno, irisgarri eta erabat jasangarria...
Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....