Bermeok ondare arkitektoniko garaikide baliogarria dauka bere kaleetan, Pedro Ispizua, Teodoro Anasagasti eta Fernando Arzadun arkitekur nagusien eskutik eregita. Baina, zein etorkizun daukie eraikin publiko eta erdipubliko honeek hiribilduaren bizitzan? Galdera honi erantzuteko eta herriko eraikinen biharko egunaz hausnartzeko, mahai-inguru...
Muruetako Udalak herriko 2027ko egutegia osatzeko argazki lehiaketearen deialdia zabaldu dau berriro ere. Herritarrek eta argazkilaritza zale guztiek daukie beren begirada eta klikak erakusteko aukerea, betiere herria bera eta Muruetako txokoak ardatz hartuta. Aurtengo edizinoan, lehiaketearen gaia Murueta bera izango...
Busturialdeak tradizioz eta giro bereziz jantzitako arratsaldea biziko dau datorren urriaren 31n, zapatuan. Gautegiz Arteagako Udalak eta Montorre Herri Ikastetxeak elkarlanean Gaba Baltza ospatzeko egitarau zabala prestatu dabe, herriko ume eta familiei zuzenduta. Ospakizunak 17:30ean hasiko dira Kultur Etxean, eta...
Memoriaren inguruko egunen harira, Gogoan elkarteak bi ekitaldi nabarmen prestatu dauz biharko Gernika-Lumon. Memoria historikoa, zoru etikoa eta biktima guztien duintasuna erdigunean jartzea da ekimen hauen helburu nagusia. Lehenengo hitzordua urriaren 28an (eguaztena) izango da, 18:30ean Kultur Etxean. Bertan, Pello...
Eguraldi onagaz batera, jende ugari hurbildu da gaurkoan Gernika-Lumora, nekazaritza zein abeltzain arloko Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetako batera. Guztira, 110.000 bisitari inguru bildu dira kaleetan zehar, ekoizleen, artisauen zein jai giroaren inguruan. Jardunaldiko momenturik urdurien eta itxaropen handienekoa formatu tradizionaleko...
Oinezkoen segurtasuna bermatu eta gaueko ikusgaitasuna hobetzeko asmoz, zebrabidearen inguru zehatz horretan farola barri bat instalatu dau Gautegiz Arteagako Udalak. Ekimen honi esker, eremua behar den moduan argiztatuta geratuko da ordu ilunetan be. Azpiegitura barri honegaz, herritarren segurtasuna eta erosotasuna...
Busturialdeko eta Lea Ibarra-Lekeitioaldeko odola emoteko alkarteak eta Osakidetzak egun handia bizi izan eben Gernika-Lumon barikuan. Eskualde bietako 16 udalerritako 108 emoile handi deitu eta omendu ebezan Elai Alai areto nagusian egindako ekitaldi sentibera eta bero batean. Andrazkoen kasuan 40...
Elantxobeko Udalak eta Merkataritzako Itsasketako Kapitainen Euskal Elkarteak gogorarazpen eta omenaldi ekitaldi sentibera egin eben zapatuan herriko Talaian. 1936ko gatazkaren hasierako 90. urteurrena betetzen denean, gerra hartan bizia galdu eben merkataritza-marinel guztiak gogora ekarri eta aitortza eskaini deutsie. Ekitaldian erakundeetako...
Euskal herriko nekazaritza eta abeltzaintzaren erakusleihorik handienak berriro hartuko dauz Gernika-Lumoko kaleak Urriko Azken Asteleheneko ospakizunagaz. Aurten azokak 251 postu bilduko dauz baserriko produktuez, artisautzaz eta nekazaritzako makineriaz jantzita, euskal ekoizpenaren kalitatea eta aniztasuna zein gure baserritarren lana balioan jartzeko...
ASTEKLIMA 2026 Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan, hitzordu garrantzitsua antolatu dabe Mundakan. Herriagaz lotura zuzena daben bi ikertzaile erreferente hurbilduko dira guregana gaurkotasun handiko gai bati buruz hitz egiteko: energia, deskarbonizazioa eta ikerkuntza. Topaketa honen helburua herritarrei ezagutza gerturatzea...
BBK Basoa hasi zanetik hamar urte igaro dira jada. Hamarkada honetan, BBK-k eta Lurgaia Fundazioak bultzatutako ekimenak 36.446 zuhaitz eta zuhaixka autoktono landatu dauz Bizkaiko paisaia berreskuratzeko eta 60 hektarea baso biziberritzeko. Ospakizun berezi honegaz batera, deialdi barria jarri dabe...
Gernika-Lumoko RK Solutions ETE teknologikoak urrats erraldoia emon nahi dau bere ibilbidean. Enpresa txiki zein ertainentzako eta langile autonomoentzako kudeaketa-softwarean espezializatutako konpainiak hazkunde-plan handizalea aurkeztu dau: hurrengo lau urteetan 3.500 bezerotik 60.000 izatera igaro nahi dau. Gaur egun 20. urteurrena...