Busturialdeak tradizioz eta giro bereziz jantzitako arratsaldea biziko dau datorren urriaren 31n, zapatuan. Gautegiz Arteagako Udalak eta Montorre Herri Ikastetxeak elkarlanean Gaba Baltza ospatzeko egitarau zabala prestatu dabe, herriko ume eta familiei zuzenduta.
Ospakizunak 17:30ean hasiko dira Kultur Etxean, eta bertaratzen direnek era guztietako jarduerez gozatu ahal izango dabe arratsalde osoan zehar. Besteak beste, sormena lantzeko eskulanak, giroan sartzeko aurpegi margoketa eta indarrak berritzeko merendola egongo dira prestatu gura daben guztientzat.
Arratsaldeko momenturik esperotakoena herriko kaleetan zehar egingo den “Ziri edo sari…” etxez etxe ibilbidea izango da, etxeko txikienek tradizio hau modu bizian jarraitzeko Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dabez parte hartzera eta udazkeneko gau berezi honetaz alkarregaz gozatzera.



