Muruetak irailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko dauz Andra Mari jaiak

Muruetak prest dauka egitaraua irailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko diran Andra Mari jaiei harrera egiteko. Herriko jai batzordeak eta Udalak ekintzaz betetako egunak antolatu dabez adin guztietako herritarrak eta bisitariak bueltan batu eta giro bikainean gozatzeko. Eskualdeko ohitura eta tradizioei...

Muruetak Kangbeng Elkartearen hitzaldia hartuko dau irailaren 3an, Gambiako egitasmoak gertutik ezagutzeko

Gambiagaz daukien elkartasun zubia sendotzeko asmoz, Kangbeng Elkarteak hitzaldia antolatu dau datorren eguenerako, irailaren 3rako. Ekimena arratsaldeko 19:00etan izango da, Muruetako Udaletxean, eta herritar guztiak deituta dagoz bertara hurbildu eta elkarteak Afrikako herrialde horretan bultzatzen dabezan proiektuak bertatik bertara ezagutzeko....

Yoga, Pilates eta Mantentze ikastaroak bueltan dira Muruetan

Muruetako Udalak prest dauka jada datorren ikasturterako kirol eta osasun eskaintza. Urritik ekainera bitartean, herritarrek Yoga, Pilates eta Mantentze gimnasia egiteko aukera eukiko dabe, berriro be bizia eta mugimendua herrian bertan bultzatzeko asmoz. Horrela, 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan parte hartu gura...

Bizkaibusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko dauz martxan Bilboko Aste Nagusian Busturialderantz

Bilboko Aste Nagusia ate-jokuan daukagu eta jaiaz gozatzeko garraio publikoa erabiltzea da aukerarik seguruena eta erosoena. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen zerbitzu bereziak ezarriko dauz abuztuaren 22tik 30era bitartean, jendearen joan-etorri oro errazteko asmoz. Busturialdeko herritarrei jagokonez, A3515 Bilbao-Bermeo...

Muruetako Lore Etxea elkarteak irteerea antolatu dau Hondarribira irailaren 2rako

Muruetako Lore Etxea hirugarren adineko elkarteak egun osoko irteerea prestatu dau datorren irailaren 2rako. Udazkenari hasiera bikaina emoteko asmoz, Gipuzkoako kostaldera bidaia egingo dabe herriko nagusiek eta parte hartu gura dauen orok. Autobusa 08:30ean urtengo da Kamiñokotik. Egunari indarrez ekingo...

Muruetako EAJ-PNVk aurrekontu berriak babestu dauz udalerriaren eraldaketagaz eta inbertsio berriekaz jarraitzeko

Muruetako EAJ-PNVk balioan jarri dau herriko aurrekontu berrien onarpena, herrigintzan eta egitasmo estrategikoetan aurrera egiten jarraitzeko aukera emango dabe-eta. Jeltzaleen esanetan, kontu hauek kudeaketa erantzuntsu eta planifikatu bati erantzuten deutse, muruetarren gaur egungo zein etorkizuneko beharrizanei irtenbidea emoteko helburuagaz. Egitasmo...

Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean jarriko dau eklipsea dela-eta: zer jakin behar da Busturialdean?

Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Busturialdean ura arrazionaltasunez erabiltzeko deia egin dau

Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....

Muruetako HAPOaren aurrerakin barria aztertzeko hitzaldia eta tailerra antolatu dabe

Muruetako etorkizuneko hirigintza diseinuak beste urrats garrantzitsu bat emongo dau uztail honetan. Herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakinari jagokon gehigarria sakon aztertzeko helburuagaz, udal arduradunek eta teknikariek batzar ireki eta parte-hartzailea antolatu dabe herritarrentzat. Saio honetan, batez be, herrian...