Muruetak 2027ko udal egutegirako argazki lehiaketea jarri dau martxan

Muruetako Udalak herriko 2027ko egutegia osatzeko argazki lehiaketearen deialdia zabaldu dau berriro ere. Herritarrek eta argazkilaritza zale guztiek daukie beren begirada eta klikak erakusteko aukerea, betiere herria bera eta Muruetako txokoak ardatz hartuta. Aurtengo edizinoan, lehiaketearen gaia Murueta bera izango...

Gernikako Gogoan elkarteak Pello Salabururen liburu aurkezpena eta GALi buruzko dokumentala antolatu dauz

Memoriaren inguruko egunen harira, Gogoan elkarteak bi ekitaldi nabarmen prestatu dauz biharko Gernika-Lumon. Memoria historikoa, zoru etikoa eta biktima guztien duintasuna erdigunean jartzea da ekimen hauen helburu nagusia. Lehenengo hitzordua urriaren 28an (eguaztena) izango da, 18:30ean Kultur Etxean. Bertan, Pello...

Segurtasuna eta ikusgaitasuna hobetu dabe Isla Bekoako zebrabidean argi-instalazio barriagaz

Oinezkoen segurtasuna bermatu eta gaueko ikusgaitasuna hobetzeko asmoz, zebrabidearen inguru zehatz horretan farola barri bat instalatu dau Gautegiz Arteagako Udalak. Ekimen honi esker, eremua behar den moduan argiztatuta geratuko da ordu ilunetan be. Azpiegitura barri honegaz, herritarren segurtasuna eta erosotasuna...

Busturialdeko eta Lea-Ibarrako 108 emoile handi omendu dabez Gernika-Lumon

Busturialdeko eta Lea Ibarra-Lekeitioaldeko odola emoteko alkarteak eta Osakidetzak egun handia bizi izan eben Gernika-Lumon barikuan. Eskualde bietako 16 udalerritako 108 emoile handi deitu eta omendu ebezan Elai Alai areto nagusian egindako ekitaldi sentibera eta bero batean. Andrazkoen kasuan 40...

Elantxobeko Talaian plaka bat jarri dabe 36ko Gerran hildako marineleen omenez

Elantxobeko Udalak eta Merkataritzako Itsasketako Kapitainen Euskal Elkarteak gogorarazpen eta omenaldi ekitaldi sentibera egin eben zapatuan herriko Talaian. 1936ko gatazkaren hasierako 90. urteurrena betetzen denean, gerra hartan bizia galdu eben merkataritza-marinel guztiak gogora ekarri eta aitortza eskaini deutsie. Ekitaldian erakundeetako...

Bosnia eta Herzegovinako ordezkaritza bat hartu dau Gernika-Lumok

Gernika-Lumoko Udalak ateak zabaldu deutsaz Bosnia eta Herzegovinako ordezkaritza instituzional bati. José María Gorroño alkateak harrera egin deutsie Euskadi eta Nafarroara etorritako ordezkariei, gatazkak markatutako komunitateen artean memoria, bizikidetza eta konfiantza barriro ereiltzeko esperientziak gertutik ezagutzeko helburuagaz. Bisita honegaz, bakearen...

Andra Marin ostalaritza zerbitzu barria eraikiko dau Morgako Udalak

Morgako Udalak beste pauso bat emango dau herriko azpiegiturak hobetu eta topaguneak indartzeko bidean. Andra Mari auzoan ostalaritza-establezimendu barria eraikitzeko obrak egingo dabezela jakinarazi dau Udalak, herritarrei zein bisitakoei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuaz. Lan hauen esleipenaren zenbatekoa 347.339,16 eurokoa da...

Julen Karrion berriro izango da EAJ-PNVren alkategaia Muruetan 2027ko udal-hauteskundeetan

Muruetako EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu du Julen Karrion Lamikiz 2027ko udal-hauteskundeetarako alkategai. Egungo alkatea hirugarren aldiz jarriko da jeltzaleen proiektuaren buru, 2019az geroztik pilatutako kudeaketa-esperientziarekin eta herriaren alde lanean jarraitzeko ilusio zein apaltasun berberagaz. 28 urte eukiko dauz...

Gernika-Lumok 108 odol-emoileren konpromisoa eta alkartasuna omentzeko ekitaldia hartuko dau bariku honetan

Gure gizartearen zutabe nagusienetako bat giza alkartasuna da, eta gure inguruan badagoz urtez urte eredu izaten jarraitzen daben herritarrak. Eskualdeko konpromiso hori publikoki autortzeko helburuagaz, CVTTH-TGEEZ Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak omenaldi berezia antolatu dau urriaren 23an, barikua, arratsaldeko...

Zaintzaileei zuzendutako oinarrizko teknikak ikasteko tailerra Gernika-Lumon

Mendekotasuna daben pertsonak etxean zaintzea lana gogorra eta eskatzailea izaten da maiz. Zaintzaile familien osasuna eta ongizatea babesteko, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Zainduz programaren barruan tailer barria iragarri dau. Topaketa honen helburu nagusia zaintzaileei euren egunerokoan laguntzeko oinarrizko teknikak eta...

Foruko Udalak bisita gidatua eta txangoa antolatu dau Puentedey eta Villarcayora

Urriaren 24an, zapatuan, Santander-Mediterraneo Bide Berdea ezagutzeko eta eskualdeko ondareaz gozatzeko irteera egongo da. Udazkeneko egun bat naturan eta historian murgilduta igarotzeko plan erakargarria prestatu dau Foruko Udaleko Kultura Bulegoak. Urriaren 24an, zapatuz, Puentedey eta Villarcayo herri ikusgarriak ezagutzeko txangoa...

Zibersegurtasuna eta sareko pribatutasuna landuko dabez Gautegiz Artegan

Sarean seguru nabigatzeko eta norberaren pribatutasuna babesteko gako nagusiak ikasteko aukera egongo da azaroaren 2tik 5era bitartean Gautegiz Arteagan. Izena emoteko epea zabalik dago urriaren 23ra arte. Gaur egun gure eguneroko bizitza sareari guztiz lotuta dago, baina badakigu gure datuak...