Gautegiz Arteagak bere I. Berdintasun Plana marraztuko dau herritarren ekarpenakaz

Gautegiz Arteagako Udalak beste pauso bat emon nahi dau herri bardinzaleago eta bidezkoago bat eraikitzeko bidean. Horretarako, udalerriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana abiatu dau, eta prozesu honetan herritar guztien iritzia eta proposamenak ezinbestekoak direla nabarmendu dau. Herriko berdintasun-egoera...

Bisitari kopurua handitu egin da udan, baina profila aldatzen ari da Bermeon

Bermeoko Turismo Bulegoak 10.601 bisitari erregistratu dauz uztailean eta abuztuan; Gaztelugatxe Zentro barriak eta garraio publikoaren zerbitzuak ere erantzun bikaina izan dabe udako hilabeteetan. Bermeok udako turismo-jarduera biziari eutsi dautso aurten ere, baina datuek erakusten dabe bisitarien ohiturak eta profila...

Domekan Mikel Azpeitia “Txo” abade bermeotarraren Urrezko ezteguak ospatuko dira

Bermeoko Mikel Azpeitia “Txo” abade ezagunak eskerrak emoteko mezea ospatuko dau irailaren 20an, 12:00etan, bere jaioterrian. Urkiolatik kostara dator bere familia eta alkartegaz batera urteurren berezi hau ospatzera. Mikel Azpeitia Bengoa “Txo” abadeak (Bermeo, 1949) mugarri garrantzitsua lortu dau bere...

EAJ-PNVk Mikel Magunazelaia aukeratu dau berriro Foruko alkategai izateko

Foruko EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez berritu dau Mikel Magunazelaia Pinaga egungo Alkatearen aldeko konfiantza, 2027ko udal hauteskundeei begira. Magunazelaiak laugarren hauteskunde hitzorduari egingo dautso aurre, esperientzia, finkatutako lan-taldea eta belaunaldi barrien babesa uztartuz. Hautagai jeltzaleak “ilusioz, arduraz eta Foruaren...

Euskadi eta Castillako poetak elkartuko dira Mundakako Santa Katalinan hitzordu berezi batean

Mundakako Santa Katalina baseliza ikusgarriak poesia eta literatura ardatz daukiezan ekitaldi berezi bat hartuko dau datorren domekan, irailak 20. Euskadi eta Gaztela-Mantxako olerkarien arteko hurbilketa eta senidetzea ospatzeko, olerki irakurketa publikoa antolatu dau III. Hermanamiento Grupo Oretania ekimenaren baitan. Ekitaldia...

Ahalduntzerako Gune Feminista barria diseinatzeko partaidetza-prozesua martxan Bermeon

Bermeoko Udalak herri-prozesu zabala abiatu dau herriko emakume eta disidentziei bideratutako Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko. Lehenengo gogoeta-fasea herriko eragile eta emakumeen taldeakaz egin ostean, udazkenean herritar guztiei irekitako saioak jarriko dira martxan espazio barri honen izaera, funtzioak eta antolaketa-eredua alkarregaz...

Ikastaro eskaintza zabala prestatu dau Eako Udalak 2026-2027 ikasturterako

Udazkenagaz batera, zerbait barria ikasteko edo gorputza mugitzen hasteko gogoa dator. Eako Udalak dagoeneko argitaratu dau 2026-2027 ikasturterako prestatu dauen ikastaro eskaintza zabala, herritar guztiei —txikiei zein helduei— zuzendutako proposamenez beteta. Aukera anitza da oso: kirola, kultura, hizkuntzak eta hezkuntza...

Gizonezko bat hil da Mundakako hondartzan astelehen arratsaldean

Mundakako hondartzan 71 urteko gizonezko bat hil zan atzo, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gertakaria arratsaldean izan zen, larrialdi zerbitzuek uretan zegoen pertsona bat ateratzeko eta artatzeko esku-hartzea behar izan ebenean. Hondartzako sorosleak...

Bermeok jaietan liburutegiari egindako erasoa eta zikinkeria salatu dauz

Bermeok jai eta gozamen egunak euki dauz, baina beste aurpegi bat erakutsi daben irudiak izan dira. Udalak ahalegin handia egin dau egunotan sortzen den hondakin kopuruari erantzuteko. Horretarako, baliabide gehiago jarri dauz martxan eta errefortzu-edukiontzi gehiago jarri dauz jaietako gune...

Mural barria Dolariagako karkaban Bermeoko itsas ondarea eta memoria biziberritzeko

Bermeoko Udalak herriko gune desberdinak berreskuratu, biziberritu eta balioan jartzeko konpromisoagaz jarraitzen dau. Sukarrieta eta Mundakako udalegaz batera lortutako dirulaguntzari esker, lan-talde bat martxan dago herriko hainbat txokotan hormak garbitu, margotu eta espazioak hobetzeko esku-hartzeak egiten. Azken ekimen nabarmena Dolariaga...

Ea lagunkoiagoa ereikitzen jarraitzeko fase barria abiatuko dau Udalak

Adin guztietako pertsonentzako herria ereikitzen jarraitzeko asmoz, Ea Lagunkoia proiektuaren fase barria abiatuko dau Udalak. Bide honi berriro ekiteko, lehenengo aurkezpen publikoa irailaren 10ean egin da Eskolondon. Ekimen honen helburu nagusia da Ea gero eta irisgarriagoa, inklusiboagoa eta lagunkoiagoa izatea,...

Busturiak zabaldu dau dagoeneko 2026-2027 ikastaroetan izena emoteko epea

Kirola egiteko, eskulanetan aritzeko zein euskara maila hobetzeko aukera ederra eukiko dabe aurten be busturitarrek. Altamirako Kultur Etxeak prest daukaz datorren ikasturterako ikastaroak, eta irailaren 3tik 24ra bitartean emon ahalko da izena, edo plaza guztiak bete arte. Datorren urriaren 5ean...