Kirola egiteko, eskulanetan aritzeko zein euskara maila hobetzeko aukera ederra eukiko dabe aurten be busturitarrek. Altamirako Kultur Etxeak prest daukaz datorren ikasturterako ikastaroak, eta irailaren 3tik 24ra bitartean emon ahalko da izena, edo plaza guztiak bete arte.
Datorren urriaren 5ean hasiko dira klaseak eta ekainaren 18ra arte luzatuko dira. Eskaintza zabala da oso: Pilates, Gantxillo eta Pontoa, 3. Adineko Mantentze Gimnasia, Body Pump / Cardio Box, Euskal Dantzak, Euskara eta Pandero ikastaroak antolatu dira.
Parte hartu gura daben herritarrek Altamirako Kultur Etxean emon beharko dabe izena, 946 171 004 telefonora deituta edo liburutegia@busturia.eus helbidera mezu bat idatzita. Ikastaro gehienetan prezio merkeagoa euukiko dabe herrian erroldatuta dauen herritarrek (gitxienez urtebeteko erroldatzea eskatzen da).



