Morgako Udalak gorpuzkerak eta burua zaintzeko aukera barriak eskainiko dauz Pilates eta Seitai ikastaroakaz

Morgako Udalak udazkenari begira herritarren osasuna eta ongizatea bultzatzeko ekimenak prestatu dauz berriro ere. Alde batetik, Pilates ikastaroa martxan jarriko da astelehen zein asteazkenetan edo astearte zein ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Klase hauetarako izena emoteko azken eguna irailaren 18a izango...

Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean jarriko dau eklipsea dela-eta: zer jakin behar da Busturialdean?

Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Busturialdean ura arrazionaltasunez erabiltzeko deia egin dau

Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....

Morgako jaiak bueltan dira uztailaren 24tik 26ra egitarau zabalegaz

Morgak bere jai nagusiak ospatuko dauz datorren asteburuan, Pataterrixe Kultur Elkarteak antolatuta. Uztailaren 24tik 26ra bitartean, adin guztietarako ekintzak prestatu dabez auzotarrek eta ingurukoek jai giroaz gozatu ahal izateko. Bariku iluntzean hasiko da jaia, uztailaren 24an, iluntzeko 20:00etan botako den...