Andra Marin ostalaritza zerbitzu barria eraikiko dau Morgako Udalak

Morgako Udalak beste pauso bat emango dau herriko azpiegiturak hobetu eta topaguneak indartzeko bidean. Andra Mari auzoan ostalaritza-establezimendu barria eraikitzeko obrak egingo dabezela jakinarazi dau Udalak, herritarrei zein bisitakoei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuaz.

Lan hauen esleipenaren zenbatekoa 347.339,16 eurokoa da eta Barik reformas 2019 SL enpresak kudeatuko dauz eraikuntza lanak. Obra proiektua bideratzeko, Morgako Udalak kanpoko babes ekonomiko garrantzitsua lortu dau erakunde ezberdinen bidez:

  • 49.391,44 € Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik (Azpiegiturak 2026 programaren bidez).

  • 169.810,07 € Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik (Leader programari esker).

Proiektu honegaz, Morgako Udalak herriko bizitza soziala dinamizatu eta Andra Mari auzoa indartu nahi dau, zerbitzu publikoak eta aisialdirako guneak hobetuz.