Bermeoko Udalak euskararen erabilera bizitzako arlo guztietan sustatzeko konpromiso sendoagaz jarraitzen dau. Horregatik, euskara ikasten dagozen herritarrentzat eta gidabaimena euskaraz prestatzen eta azterketa euskaraz egiten dabienentzat dirulaguntza barriak jarri dauz martxan. Azaroaren 2a da eskaerak aurkezteko azken eguna, eta izen-emotea...
Euskara kalera ateratzeko, ohiko giroan erabiltzeko eta praktikatuz gozatzeko aukera barria heldu da Busturiara. Berbalagun proiektuak ateak zabaldu dauz ikasturte barrurako izen-emateagaz, eta parte hartzea guztiz doakoa da herritar ororentzat. Egitasmo honen ardatz nagusia erraza eta atsegina da: euskaraz ondo...
Gautegiz Arteagako Udalak mugarri garrantzitsua jarri dau bere hizkuntza politikan: lehenengoz, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa garatu eta martxan jarri dau VII. plangintzaldiaren (2023-2027) lan-esparruaren barruan. Erabakia 2026an hartu dau Udalak, herriko administrazioan eta udalerri osoan euskararen erabilerea egituratzeko eta...
Udalak eta Ebetek bultzatutako ekimenak gazte eta nerabeen kirol-eremuan euskararen presentzia biderkatzea dauka helburu, alkarrekin eta klub bakoitzaren errealitatetik abiatuta urrats zehatzak emanez. Gazteen egunerokoan kirolak daukan pisuaz jabetuta, Bermeoko Udalak eta Ebete hizkuntza-zerbitzuak egitasmo sendoa jarri dabe martxan herriko...
Mundakako Udalak eta AEK-k elkarlanean euskara eskolak antolatu dabez herrian bertan. Hasierako zein oinarrizko mailako ikastaroak izango dira, euskara gertutik eta modu errazean berreskuratu edo ikasi nahi daben herritar guztiei bideratuta. Eskolak urritik ekainera bitartean emango dira, martitzen eta eguenetan....
Euskara ikasi bakarrik ez, erabiltzeko eta lagunartean gozatzeko sasoia bueltan da Bermeon. Eraman euskara praktikara leloagaz dator aurten Berbalagun egitasmoa, herritarrei egunerokotasunean hitz egiteko eta erraztasuna hartzeko aukera paregabea eskainiz. Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, herriko euskaltegiekin eta Hizkuntza Eskola Ofizialarekin...
Ikasturte barriagaz batera, Bermeoko Udalak, Euskara Sailaren bidez, guraso zein etorkinentzako euskara eskolak antolatu dauz berriro ere, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin elkarlanean. Ekimen honen helburu nagusia familia bidezko transmisioa indartzea eta herrira kanpotik etorritako pertsonei integraziorako bideak erraztea da....
Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Arloak urrats garrantzitsua egin dau hizkuntzaren sustapenean, www.gernika-lumo-euskaraz.eus domeinua martxan jarrita. Plataforma barri honek herritarren eskura jartzen dauz, leku bakar batean eta modu intuitiboan, euskararen normalizazinoagaz zerikusia daben zerbitzu, laguntza, argitalpen eta baliabide guztiak. Egitasmoaren helburu nagusia...