Gernika-Lumok 2026-2027 ikasturterako kirol ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dau

Adin eta maila guztietara egokitutako jarduera eskaintza zabala prestatu dau Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak datorren ikasturterako. Aurten be, herritarren osasuna eta mugimendua bultzatzeko helburuaz, jarduera fisiko askotarikoak eta ordutegi malguak batu dabez aukeraketaren barruan. Izen-emotea zabalik dago jada, eta eskaintzaren barruan...

Domekan ‘Mendata ezagutuz’ mendi lasterketa ospatuko da

Mendatako inguruak ezagutzeko aukera paregabea bueltan da ‘Mendata Ezagutuz 2026’ ekimenarekin. Aurten urteurren borobila beteko dau ekimenak, eta kirolzale zein mendizaleek hitzordu garrantzitsua izando dabe Busturialdeko txnurri eder honetan. Irailaren 6an, domekaz, mendi jardunaldi zabala jasoko dau Mendatak. Urteetako ibilbideari...

Mundakako Musutruk elkarteak Euskal Futbol Eguna ospatuko dau abuztuaren 30ean

Mundakako kirol eta gizarte giroak hitzordu berezia izango dau uda amaiera honetan. Musutruk Mundakak antolatuta, datorren abuztuaren 30ean (domeka), Euskal Futbol Eguna ospatuko da Santa Katalinako inguru paregabean. Goizeko 11:00etatik aurrera, futbol partiduak eta giro ederra izango dira nagusi herriko...

Yoga, Pilates eta Mantentze ikastaroak bueltan dira Muruetan

Muruetako Udalak prest dauka jada datorren ikasturterako kirol eta osasun eskaintza. Urritik ekainera bitartean, herritarrek Yoga, Pilates eta Mantentze gimnasia egiteko aukera eukiko dabe, berriro be bizia eta mugimendua herrian bertan bultzatzeko asmoz. Horrela, 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan parte hartu gura...

Ainhoa Meñaka gernikarrak Seulgo Boccia Munduko Txapelketan egingo dau debuta eguen honetan

Ainhoa Meñaka Haszten klubeko kirolari gernikarrak Seulgo World Boccia Championship lehiaketan parte hartuko dau eguen honetan hasita, bai banaka baita taldeka be. Hego Koreako hiriburuan jokatzen den munduko txapelketa honek nazioarteko rankingerako puntuak gehitzea dauka helburu. Boccia petankaren antzeko kirola...

Hugo Tapiz frantziarrak bereganatu dau garaipena Gernikako San Bartolome Sarian

Equipo Finisher taldeak garaipen barria lortu dau San Bartolome Sarian Hugo Tapiz txirrindulari frantziarraren eskutik. Gernikako kaleetan amaitu zen sprint murriztuan nagusitu zan txirrindularia, taldekideen lan bikaina aprobetxatuta eta Urdaibaiko errepideetan erakustaldia emanda. Horrez gain, Eneko Bedialauneta Bizkaiko txapeldun autonomiko...

Bermeok Bermeo Uria II Jai Alai txapelketagaz agurtuko dau zesta denboraldia

Bermeoko Zesta Eskolak prest dauka dana denboraldiari amaiera bikaina emoteko. Aurton be, herriko frontoiak ateak zabalduko dautsez kirol honi Bermio Uria II Jai Alai txapelketagaz, harrobia zein zesta puntaren etorkizuna indartzeko asmoz. Guztira 15 zesta eskoletako 80 puntista inguru bilduko...

Herri kirolak eta familia giroa nagusi izango dira Errigoitin abuztuaren 23an

Sustabiz Fundazioak eta Errigoitiko Udalak herri kirolak ezagutu eta sustatzeko jai egun berezia antolatu dabe datorren abuztuaren 23rako, “Urdaibai gure kirolak sustatzen” ekimenaren barruan. Hitzordua Udaletxe aurreko plazan izango da, adin guztietako herritarrei zein inguruko bizilagunei irekitako egitarauagaz. Ekimena tradizioak...

Gautegiz Arteagak aldagelak eraberritu eta espazio berri bat zabaldu dau

Gautegiz Arteagako Udalak kirol instalazioak hobetzen eta handitzen jarraitzen dau, herritarren eskaerei erantzunez. Legealdi hasieran martxan jarritako kirolguneari espazio berri bat gehitu jako orain, frontoiko zaharrak ziren aldagelak erabat eraberrituta. Gune berri honetan entrenamendu funtzionalerako material aurreratua jarri da herritarren...

Euskadiko Pala Selekzioak Gautegiz-Arteaga aukeratu dau Munduko Txapelketa prestatzeko

Busturialdea berriro ere goi-mailako kirolaren gune bihurtuko da udan. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak eta Euskadiko Pala Selekzioak Gautegiz-Arteagako Udala publikoki zoriondu eta eskertu dabe, bertako frontoia euren esku jartzeagatik. Izan ere, herriko kiroldegia eta pilotalekua ezinbesteko oinarri bihurtuko dira datorren...

Frontenis Txapelketa jokatuko da Bermeoko Artza frontoian abuztuaren 14tik 21era

Kirolzaleek zein herriko giroaz gozatu gura dabenek badabe hitzordu berri bat Bermeon. Artza Pilota Elkarteak eta Bermeoko Udalak Bermeoko Frontenis Txapelketa antolatu dabe abuztuaren 14tik 21era bitartean, Artza frontoi ezagunean. Parte hartu gura dabenek azkar ibili beharko dabe, izen-ematea zabalik...

Kortezubi herri kirolen eta pilotaren erakustoki bilakatuko da domekan

Datorren uztailaren 26an, Kortezubi herri kirolen eta euskal pilotaren erdigune bihurtuko da, Sustabiz Fundazioak bultzatutako “Urdaibai gure kirolak sustatzen” egitasmoari esker. Goiz osoan zehar, adin guztiendako ekintzak egongo dira herriko frontoian zein plazan, kirola eta jai giroa buztartzeko asmoz. Gainera,...