Bizkaibusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko dauz martxan Bilboko Aste Nagusian Busturialderantz

Bilboko Aste Nagusia ate-jokuan daukagu eta jaiaz gozatzeko garraio publikoa erabiltzea da aukerarik seguruena eta erosoena. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen zerbitzu bereziak ezarriko dauz abuztuaren 22tik 30era bitartean, jendearen joan-etorri oro errazteko asmoz. Busturialdeko herritarrei jagokonez, A3515 Bilbao-Bermeo...

Aldundiak eta Iberdrolak ituna sinatu dabe Urdaibaiko bidegorrien obrak eta sare elektrikoa lurperatzeko

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak beste urrats bat egingo dau bere natura-ondarea babesteko eta azpiegitura modernoagoak izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bidez, eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskualdeko bidegorrien obrak eta sare elektrikoa lurperatzeko lanak batera koordinatzeko. Akordio...

Foruan aurkitutako gladiadore-eszena erromatar bat erakutsiko dau Arkeologia Museoak irailaren 30era arte

Terra sigillatazko ontzi zati berezi honek bi gladiadoreren arteko borroka erakusten dau, eta Urdaibaik Inperio Erromatarrean eban garrantzia agerian uzten dau. Bizkaiko Foru Aldundiko Arkeologia Museoak altxor barri bat jarri dau ikusgai bere «Museoa Aztarnaz Aztarna» egitaraurako. Oraingoan, gure lurraldean...

Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean jarriko dau eklipsea dela-eta: zer jakin behar da Busturialdean?

Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Busturialdean ura arrazionaltasunez erabiltzeko deia egin dau

Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....

Prest dagoz Foruko San Inazio jaietako egitarau itzela

Badator urteroko hitzordurik itxarongarrienetako bat Busturialdera. Foruko San Inazio jaiak hemen dagoz ate-joka, eta aurten be herria ekintzaz, musikaz eta euskal kulturaz beteko daben egitarau potoloa prestatu dabe herritar eta bisitari guztiek gozatu deien. Uztailaren 18tik abuztuaren 2ra bitartean, adin...

Foruan argiteria publikoa barritzeko lanak hasi dira herriko bost gunetan

Foruko Udala herriko argiteria publikoa barritzeko lanetan hasi da dagoeneko. Herria argiago, seguruago eta jasangarriago egiteko asmoz, inbertsio garrantzitsua egingo da herriko hainbat txokotan. Trantsizio energetikoaren bidean, herriko argi zaharrak kendu eta LED teknologia duten argi berriak jarriko dabez hemendik...