“Herriko Bazterrak” argazki lehiaketa abiatu dau Foruko Udalak

Foruko Kultura Bulegoak “Herriko Bazterrak” 2026ko Argazki Lehiaketa martxan jarri dau, herritarren sormena piztu eta datorren urteko udal egutegiari forma emoteko asmoz.

Ekimena Foruko Udal Egutegia osatzeko zein udal artxiboan herriko ondare grafikoa gordetzeko antolatu da. Parte hartu nahi daben guztiek azaroaren 8ra arte (domeka) izango dabe euren proposamenak bidaltzeko aukera.

Parte hartzeko baldintzak eta xehetasunak

Lehiaketan edozein argazkilarik har dezake parte. Hauek dira kontuan hartu beharreko oinarrizko ezaugarriak:

  • Formatua eta kopurua: Irudiek digitalean eta formato horizontalean egon behar dabe. Pertsona bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahalko dauz.

  • Tokia: Argazki guztiak Foruko udalerriaren barruan egindakoak izan behar dira erabat.

  • Bidalketa: Irudiak liburutegi.forua@bizkaia.eus posta elektronikora bidali behar dira. Argazkiak digitalizatzeko laguntza behar dauenak, Foruko Kultura Bulegoan batu eta digitalizatzeko aukera dauka.

Sariak eta erakusketa publikoa

Batzorde zein egutegiaren antolaketaz arduratuko den epaimahaiak aukeratuko dauz irudi onenak. Guztira 12 argazki irabazle hautatuko dira, eta euren egileek opari berezi bat jasoko dabe; horrez gain, euren lana 2027ko Udal Egutegian argitaratuta ikusiko dabe.

Gainera, herritarren ahalegina eta parte-hartzea balioesteko, jasotako argazki guztiekin erakusketa publiko bat prestatuko da herrian bertan. Lehiaketan izena emoterakoan oinarri guztiak errespetatu eta onartu behar dira.