Bermeoko ondare arkitektoniko garaikideri buruzko hausnarketa

Bermeok ondare arkitektoniko garaikide baliogarria dauka bere kaleetan, Pedro Ispizua, Teodoro Anasagasti eta Fernando Arzadun arkitekur nagusien eskutik eregita. Baina, zein etorkizun daukie eraikin publiko eta erdipubliko honeek hiribilduaren bizitzan?

Galdera honi erantzuteko eta herriko eraikinen biharko egunaz hausnartzeko, mahai-inguru berezia antolatu da Urriaren 29an, eguenean, arratsaldeko 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan. Europako Ondare Jardunaldien baitan kokatzen da ekimen hau, eta Bermeoko Udalak antolatuta dago.

Aukera bikaina izango da ikuspuntu ezberdinak partekatzeko eta herriko eraikin publikoen etorkizunaz eztabaidatzeko, erantzun itxiak bilatu beharrean, hausnarketa irekia sustatzea dalako helburu nagusia.

Aditu ezberdinen ahotsak eta hausnarketa irekia

Saioa Gorka Pérez de la Peña adituak moderatuko dau, eta bertan bilduko dira hainbat arkitekto, ekonomialari, historialari eta politikari. Prozesu honetan guztien ahotsa entzutea eta Bermeoko hiri-nortasuna babestea izango da gakoa.

Topaketa elebiduna izango da eta irisgarritasun unibertsala bermatuta egongo da Nestor Basterretxea aretoan.

  • Noiz: Urriak 29, eguena, 19:00etan.

  • Non: Nestor Basterretxea aretoan.

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala.

  • Informazio gehiago: 94 617 9154 edo turismoa@bermeo.eus.