110.000 lagun inguru batu dira Gernika-Lumoko Azken Astelehenean

Eguraldi onagaz batera, jende ugari hurbildu da gaurkoan Gernika-Lumora, nekazaritza zein abeltzain arloko Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetako batera. Guztira, 110.000 bisitari inguru bildu dira kaleetan zehar, ekoizleen, artisauen zein jai giroaren inguruan. Jardunaldiko momenturik urdurien eta itxaropen handienekoa formatu tradizionaleko...

Gernika-Lumok 251 postu bilduko dauz Urriko Azken Astelehenean

Euskal herriko nekazaritza eta abeltzaintzaren erakusleihorik handienak berriro hartuko dauz Gernika-Lumoko kaleak Urriko Azken Asteleheneko ospakizunagaz. Aurten azokak 251 postu bilduko dauz baserriko produktuez, artisautzaz eta nekazaritzako makineriaz jantzita, euskal ekoizpenaren kalitatea eta aniztasuna zein gure baserritarren lana balioan jartzeko...

Gernikatik kostaldera heltzeko astelehentxutxu autobusa antolatu dabe

Gernikako Azken Astelehena dala eta, jaia segurtasunez gozatzeko aukera paregabea dago aurten ere. Astelehentxutxu egunean, urriaren 25ean, gaueko zerbitzu berezia egongo da autobus bidez herriko jaietatik inguruko udalerrietara erraz bueltatzeko. Irteera goizaldeko 02:00etan izango da Gernikako geltokitik. Antolatzaileek gogoratu dabe...

Alkartasuna dantza taldeak jai giroan murgilduko dau Bermeo bere 50 urteak ospatzeko

Mende erdia ez da egunero beteten, eta Alkartasuna Dantza Taldeak argi dauka urteurren berezi hau herritarrekin batera ospatu nahi dauala. Bermeoko kulturaren eta tradizioaren zutabe izanda, taldeak hiru eguneko egitarau zabala prestatu dau dantzaz, musikaz, irudiz eta belaunaldi arteko topaketaz...

Jon Koldo Bikandi iurretarrak berriro nagusitasuna erakutsi dau Urriaren Lehenengo Asteleheneko lehiaketan

Iurretako abeltzainak irabazi dauz abeltzaintza onenaren, behi heldu onenaren eta zezen gazte onenaren sari nagusiak Gernika-Lumoko erakustaldi arrakastatsuan. Urriaren Lehenengo Asteleheneko ganadu azoka tradizionalak 39. edizioa ospatu dau gaur, berriro be lehen sektoreak Gernika-Lumon daukan hitzordu garrantzitsuenetako bat dela erakutsiz....

Urriaren 2 eta 3an musika aldarrikapena eta euskal kultura batuko dira Bermeon Xixili Festibalarekin

Herriko itsas-ondarea, folklorea eta gaur egungo musika sortzaileen talentua uztartzeko helburuagaz jaio da gaur hasten dan Xixili Festibala . Urriaren 2an eta 3an herriko Kanposantuko Lautadan batuko dira milaka zale, Kantauri itsasoa eta Urdaibai aurrez aurre daukiezela. Jaialdiaren izenak Bermeoko...

Urriaren 3an Euskal Jaiak ospatuko dira Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko kaleak kolorez, dantzaz eta tradizinoz beteko dira datorren zapatuan, urriaren 3an, Euskal Jaien edizino barri bategaz. Jai batzordeak eta herriko taldeek egitarau zabala prestatu dabe goizeko lehen ordutik hasi eta gaueko azken orduetara arte, herritar zein bisitari guztiek euskal...

Bermeok balorazio positiboa egin dau jai inguruan, herritarren parte-hartze zabalagaz

Duela astebete agurtu eben Xixili Bermeon, eta horregaz batera amaitu ziren aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Irailaren 7tik 16ra bitartean, herriko kale eta plazak jendez betetan ikusi dira, eta Bermeoko Udalak balorazio oso positiboa egin dau. Eguraldiak ekitaldi...

Altamirako Mikel Deuna jaiek Busturia girotuko dabe irailaren 25etik 27ra

Busturiko Mikel Deuna jaiek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzak ekarriko dabe Busturiko Altamira auzora irailaren 25etik (barikua) 27ra (domeka) arte. Hiru egunez, giro ona, herri kirolak, kultura eta jai giroa nagusituko dira bertako plazan zein inguruetan. Irailaren 25ean, barikuan,...

Bermeoko lau erraldoiak etxeetara eramateko aukera egongo da irailetik aurrera

Bermeotarren aspaldiko eskaera bati erantzuna emonez, herriko lau erraldoi ikonikoen miniaturazko bertsioak prest daukaz Bermeoko Udalak. Josefin eta Anton arrantzaleak zein Mari eta Lorentzo baserritarrak 23 zentimetroko gomazko figuretan kaleratu dira. Guztira 1.400 ale ekoiztu dira —350 erraldoi bakoitzeko— eta...

Euskotrenen zerbitzu bereziak Bermeoko jaietako gauetan, irailaren 11n eta 12an

Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko dau irailaren 11ko eta 12ko gauetan. Ekimen honen helburu nagusia jaiez segurtasunez gozatzeko garraio publikorako aukera erraztea eta mugikortasuna bermatzea da. Gau bakoitzean ezarritako trenen antolaketa honela geratuko da: Ostiral gauean...

Kanalako jaiak bueltan dira irailaren 8tik 13ra bitartean ekintzez betetako egitarauagaz

Kanalako jaiek ospatzeko egitarau zabala prestatu dabe irailaren 8tik 13ra bitartean. Urteroko ohiturari jarraituz, adin guztietako herritarrendako planak egongo dira, pala txapelketak, herri afariak, mozorroak eta herri kirolak ardatz hartuta. Jaiah atzo, irailak 8, hasi zire eta irailaren 10ean (eguena)...