Muruetak prest dauka egitaraua irailaren 8tik 13ra bitartean ospatuko diran Andra Mari jaiei harrera egiteko. Herriko jai batzordeak eta Udalak ekintzaz betetako egunak antolatu dabez adin guztietako herritarrak eta bisitariak bueltan batu eta giro bikainean gozatzeko. Eskualdeko ohitura eta tradizioei...
Gernika-Lumoko Udalak izena emoteko epea zabaldu dau urriko bi azoka nagusietan parte hartzeko: Lehenengo Astelehena, urriaren 5ean izango dena, eta Urriko Azken Astelehena, urriaren 26an ospatuko dena. Euskal Herriko baserritar, ekoizle eta artisauek irail osoan zehar aurkeztu ahalko dabez euren...
Bermeoko Udalak jakinarazi dauz datorren irailaren 7tik aurrera ospatuko diran Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako garraio publiko zein mugikortasun aldaketak. Jaiei begira, herritar zein bisitarien segurtasuna eta joan-etorriak bermatzeko zerbitzu bereziak eta bide-mozteak antolatu dabez Bermibus eta Gautxoria Bermibusa...
Musika, koreografiak eta herritarren sormena nagusituko dira berriro Bermeon. Datorren irailaren 15ean, martitzena, herriko Playback Txapelketa ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Lamerako eszenatokian. Jaiaren atarian, giroa berotzeko aukera paregabea eukiko dabe bermeotarrek. Izena emoteko epea irailaren 1etik 7ra bitartean egongo da...
Gautegiz Arteagako jaiak bertan dira, eta udaletik zein jai batordetik mezu argi eta sendo bat zabaldu gura izan dabe: festak aske, berdintasunean eta beldur barik gozatzeko eskubidea. Herriko jaiguneak pertsona guztientzako gune seguruak izatea guztion ardura eta konpromisoa dela azpimarratu...
Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean, eta herrira hurbiltzen direnek musika, gastronomia eta kulturaz joritako egitarau zabalaz gozatu ahalko dabe. Abuztuaren 28an, ostiralean, emango jako hasiera jaiari Mundakako Abesbatzaren emanaldiagaz. Kontzertua 20:00etan izango da portuan (euria egingo...
Gautegiz Arteagako Udalak San Antolin 2026 jaietan parte hartzeko eta herriko giroaz gozatzeko deia egin deutsie herritarrei zein inguruko bisitariei. Patrik Saitua Betanzos alkateak azpimarratu dauenez, urteroko hitzordua une berezia da herritarren arteko harremanak sendotzeko, tradizioak bizirik mantentzeko eta herriaren...
Gernikako Errenteria auzoak prest dauka jadanik 2026ko San Bartolome jaietako egitarau zabala eta alaia. Abuztuaren 23tik 29ra bitartean, adin guztiendako ekintzak eta giro bikaina egongo dira errenteriarren zein hurbiltzen diren bisitari guztien gozagarri. Domekan emongo jako hasiera jaiari Abuztuaren 23an,...
San Bartolome jaiak bueltan dira Errigoitira. Herriko jai batzordeak eta laguntzaileek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzez betetako asteburua prestatu dabe. Idi probak, herri kirolak, gastronomia txapelketak eta musika ez dira faltako herria girotzeko. Festak gaur hasiko dira 18:30ean jokatuko...
Bilboko Aste Nagusia ate-jokuan daukagu eta jaiaz gozatzeko garraio publikoa erabiltzea da aukerarik seguruena eta erosoena. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen zerbitzu bereziak ezarriko dauz abuztuaren 22tik 30era bitartean, jendearen joan-etorri oro errazteko asmoz. Busturialdeko herritarrei jagokonez, A3515 Bilbao-Bermeo...
Dagoeneko Bermeoko Udalak Andra Mari eta Santa Eufemia jaien egitarau zabala aurkeztu dau. Irailaren 7tik 16ra bitartean, herriak nortasunez, musikaz eta tradizioz betetako hamar egun bizi izango dauz. Aurtengo berri nagusietako bat pregoilariaren izendapena izan da: Garoa Martinez Anasagasti halterofilia...
Bermeoko Tonpoi-tala Bizirik auzo elkarteak eta Udalak egitarau zabala eta parte-hartzailea prestatu dabe aurten ere San Roke jaiak ospatzeko Talan. Abuztuaren 15ean eta 16an, adin guztietako herritarrentzako ekintzak egongo dira: kirola, haurrentzako tailerrak, herri-bazkaria eta musika emanaldi indartsuak. Abuztuaren 15ean,...