Errigoiti jaietan murgilduko da abuztuaren 22an eta 23an San Bartolome jaien ospakizunagaz

San Bartolome jaiak bueltan dira Errigoitira. Herriko jai batzordeak eta laguntzaileek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzez betetako asteburua prestatu dabe. Idi probak, herri kirolak, gastronomia txapelketak eta musika ez dira faltako herria girotzeko.

Festak gaur hasiko dira 18:30ean jokatuko diren idi probakaz (harri handiarekin). Bertan lehiatuko dira Iturbe Anaiak (Arrieta), Loportu (Erandio) eta Lañe Aurrekoetxea (Derio). Proben ostean, 21:00etan, Karretilla zozketa egingo da. Afaria Uria Tabernan izan ondoren, gaua LOTXO taldearen erromeriagaz gozatuko da, eta jaia borobiltzeko txokolatada eta su artifizialak egongo dira.

Bihar, abuztuak 23, meza nagusia egongo da Elizalden 11:30ean. Ordutik aurrera, jarduera ugarik hartuko dabe herria: 12:00etan umeentzako herri kirolak egongo dira Sustabiz Fundazioaren eskutik, eta jarraian Patata Tortilla Txapelketa izango da 12:30ean.

Eguerdian, 13:00etan, Sustabiz Fundazioak herri kirol exibizioa eskainiko dau, eta 14:00etan Paella Txapelketaren txanda izango da. Jaiari amaiera emateko, 17:00etan Tute Txapelketa jokatuko da Uria Tabernan.

Egitarauaren xehetasunak:

  • Zapatua, Abuztuak 22

    • 18:30 Idi probak harri handiagaz: Iturbe Anaiak (Arrieta), Loportu (Erandio) eta Lañe Aurrekoetxea (Derio).

    • 21:00 Karretilla zozketa.

    • Jarraian Afaria Uria Tabernan.

    • Gauaz Erromeria LOTXO taldeagaz.

    • Ostean Txokolatada eta Su Artifizialak.

  • Domeka, Abuztuak 23

    • 11:30 Meza Elizalden.

    • 12:00 Umeentzako herri kirolak (Sustabiz Fundazioa).

    • 12:30 Patata Tortilla Txapelketa.

    • 13:00 Herri kirol exibizioa (Sustabiz Fundazioa).

    • 14:00 Paella Txapelketa.

    • 17:00 Tute Txapelketa Uria Tabernan.