Martxan da 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, bertsolaritzari lotutako ekitaldirik handiena eta jentetsuena. Finala Iruñean izango da abenduaren 20an eta aurretik, azaroaren 7an, Gernikan be egingo dau geldialdia txapeketak: finalaurrekoetako saio bat jokatuko da Jai Alai frontoian. Oholtzan kantuan izango...
Busturialdeak eta Euskal Herriko dantza garaikideak izen propio sendo bat daukie: Ziomara Hormaetxe. Momentu honetan Biarritzen bizi dan sortzaile eta dantzari gernikar honek urteak daroaz gorputza, zientzia, arte plastikoak eta azken teknologiak oholtzan uztartzen. LATTICE bere azken ikuskizun potoloaren inguruan,...
Ruper Ordorika Gernikako Lizeo Antzokian izango da barriro urriaren 17an, Mugalariak taldeagaz eta Lurra ikutu barik azken diskoa ardatz hartuta. Gernikak lotura berezia dauka bere ibilbideagaz eta oroimenagaz, eta oraingo kontzertuaren atxakian kantuaren, literaturaren eta musikearen inguruan egin dogu berba....
Garile proiektua gertutik ezagutzeko, Maddi Amezaga Errigoitiko produktoreveta okinagaz alkartu gara. Alkarrizketa honetan, proiektuaren sorrerea, helburu nagusiak eta garapen-prozesua izango ditugu berbagai; baita ekimen honek gaur egungo testuinguruan egin leikien ekarpena be. Maddik Garileren atzean dagoan lana eta etorkizunerako aurreikuspenak...
Gernika-Lumoko Txaporta industrialdera hurbiltzen garen bakoitzean, makinen hondoko zarata entzuten dogu. Baina Lantegi Batuak zentrora sartu orduko, konturatzen zara bertan topatuko dozun indarrik handiena ez dela industriala, gizatiarra baizik. Erreferente den ekonomia sozialeko espazio honek berrikuntza integral sakona jasan dau...
Eusko Ikaskuntzak emoten dauan sari nagusia jaso dau Gloria Totoricagüenak, mundu osoko euskaldunen komunidadea eta “Euskadi Globala” lau hamarkadaz ikertzeagatik. Idahon egindako ikurrinaren defentsa sutsuaz, emakumeen paper ezkutuaz eta euskal gizartearen etorkizunaz berba egin dau gugaz. Munduko euskal komunidadea ez...
2014tik, Gaizka San Justok surf eskola hau erreferente bihurtu du Bizkaiko kostaldean, surfa bertako gazteengana eta bisitariengana hurbilduz eta komunitate osoan itsasoarekiko pasioa sustatuz. Berarekin elkartu gara, bere ibilbideaz eta Mundaka Barra Surf eskolari buruz hitz egiteko. Nola hasi zen...
Uztaila musikaz blai dator Gernikara, Arbolapean zikloaren 2026ko edizinoari esker. Berez, ekainaren 25ean ekingo deutse egitarauari, eta uztailaren 30era arte eguenero gozatu ahal izango da Gernikako taldeen doinuez. Sei kontzertu dira, beste horrenbeste talde, beti Seber Altube auditorioan, 20:00etan eta...
Lur Uribarrenekin (Elantxobe, 1987) alkartu gara, bere ibilbideaz eta Busturialderako esku artean daukazan proiektuez berba egiteko. Lurrek arrauna gailurrengatik aldatu eban eta gaur egun mendi gidaria da. Zelakoa izan zan trainerutik mendirako salto hori emotea? Zelan hasi zan prozesu guztia?...
1901ean sortu eben San Fidel ikastetxea, beraz, aurten 125 urte beteko ditu. Luzaroan monja karmeldarrek gidatutako zentroa izan zan, 1985etik ikastola izendapena dauka eta gaur egun Eleizbarrutiko Ikastetxeak sareko kide da. Urko Duarte da San Fideleko zuzendaria eta, kontau dauanez,...
Amaia Aberasturi (1997) aktore arteagarrak zineman, telebistan zein plataforma barrietan garatu dau bere ibilbidea, ekoizpen garrantzitsu askotan parte hartuz; horreen artean dagoz, besteak beste, Zigortzaileak, Akelarre, Vitoria, 3 de marzo, Bienvenidos a Edén, Beguinas, edota Cuéntame cómo pasó telesaila. Ia...
Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde nabarmendu diran alkarte eta proiektuei gorazarre egiten deutse Bizkaiko Foru Aldundiak Zirgari Sarien bidez. Aurtengo edizinoan, Busturiko Atxurkulu Emakumeen Alkarteak irabazi dau saria, entidadeen atalean, Urduñako Loraldi taldeagaz alkarbanatuta. 2000. urtearen hasieran sortu zan...