Gernikako Azken Astelehena dala eta, jaia segurtasunez gozatzeko aukera paregabea dago aurten ere. Astelehentxutxu egunean, urriaren 25ean, gaueko zerbitzu berezia egongo da autobus bidez herriko jaietatik inguruko udalerrietara erraz bueltatzeko. Irteera goizaldeko 02:00etan izango da Gernikako geltokitik. Antolatzaileek gogoratu dabe...
Ereñoko Udalak urrats garrantzitsua emon dau herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko bidean. Bihotz-larrialdien aurrean erantzuteko gaitasuna hobetzeko asmoz, herriko desfibriladore sarea barritu eta handitu dau. Hemendik aurrera, bi desfibriladore egongo dira udalerrian erabilgarri. Barrikuntza nagusietako bat Gabikako auzoan dago. Udalak...
Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...
Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....