Errigoitik zerbitzu anitzetako langile finko bat kontratatzeko deialdia zabaldu dau

Errigoitik zerbitzu anitzetako langile finko bat kontratatzeko deialdia zabaldu dau. Enplegu publikoko aukera barri hau lehiaketa-oposizio bidez egingo da, txanda askean, eta lanaldia osokoa izango da. Parte hartzeko baldintza nagusiak honezkero zehaztuta dagoz: Adina: 16 urte beteta izatea eta nahitaezko...

Errigoiti jaietan murgilduko da abuztuaren 22an eta 23an San Bartolome jaien ospakizunagaz

San Bartolome jaiak bueltan dira Errigoitira. Herriko jai batzordeak eta laguntzaileek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzez betetako asteburua prestatu dabe. Idi probak, herri kirolak, gastronomia txapelketak eta musika ez dira faltako herria girotzeko. Festak gaur hasiko dira 18:30ean jokatuko...

Herri kirolak eta familia giroa nagusi izango dira Errigoitin abuztuaren 23an

Sustabiz Fundazioak eta Errigoitiko Udalak herri kirolak ezagutu eta sustatzeko jai egun berezia antolatu dabe datorren abuztuaren 23rako, “Urdaibai gure kirolak sustatzen” ekimenaren barruan. Hitzordua Udaletxe aurreko plazan izango da, adin guztietako herritarrei zein inguruko bizilagunei irekitako egitarauagaz. Ekimena tradizioak...

Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean jarriko dau eklipsea dela-eta: zer jakin behar da Busturialdean?

Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Busturialdean ura arrazionaltasunez erabiltzeko deia egin dau

Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....

Errigoitik bere historiaren 650 urteak ospatuko dauz abuztuaren 1ean egitarau berezi bategaz

Sei mende eta erdi ez dira egunero betetzen. Errigoitiko Udalak eta herritarrek jai-egun berezia prestatu dabe datorren abuztuaren 1erako, herriaren sorreraren 650. urteurrena ospatzeko asmoz (1376-2026). “Gure herria, gure historia, gure etorkizuna” goiburuari eutsita, Busturialdeko udalerri honek bere sustraiak eta...