Sei mende eta erdi ez dira egunero betetzen. Errigoitiko Udalak eta herritarrek jai-egun berezia prestatu dabe datorren abuztuaren 1erako, herriaren sorreraren 650. urteurrena ospatzeko asmoz (1376-2026). “Gure herria, gure historia, gure etorkizuna” goiburuari eutsita, Busturialdeko udalerri honek bere sustraiak eta komunitate-izatea aldarrikatuko dauz ekitaldiz betetako goiz batean.
Ospakizuna goizeko lehen orduetatik aurrera bizituko da herrian, tradizioa, bertsolaritza, historia eta giro ona uztartuko dituen egitarau bategaz.
Abuztuaren 1eko egitaraua, pausoz pauso
Jaia Elizalde inguruan eta Uriako plaza ondoan kokatuko da, herritar zein bisitari guztiak batera gozatu ahal izateko:
-
11:00etan: Meza nagusia Idibaltzagako elizan. Ondoren, Elizaldetik Uriara bidea egingo da Obieta aita-semeak trikitilariek alaitutako kalejiragaz.
-
12:00etan: Bertso saioa Uriako plazan, udalaletxearen aurrean, Txiplas eta Julen Ibarguengoitia bertsolarien eskutik.
-
13:00etan: Jabi Garcíak Errigoitiren historiari buruzko hitzaldi labur eta interesgarria eskainiko dau.
-
13:30etan: Errigoitiren sorreraren 650. urteurrena oroitzeko plaka inaugurazioa egingo da.
-
14:00etan: Bertaratutako guztientzako luntx-a Uria tabernan, eguna giro bikainarekin amaitzeko.



