Bermeok ondare arkitektoniko garaikide baliogarria dauka bere kaleetan, Pedro Ispizua, Teodoro Anasagasti eta Fernando Arzadun arkitekur nagusien eskutik eregita. Baina, zein etorkizun daukie eraikin publiko eta erdipubliko honeek hiribilduaren bizitzan? Galdera honi erantzuteko eta herriko eraikinen biharko egunaz hausnartzeko, mahai-inguru...
Magiaz, irudimenaz eta abenturaz betetako arratsalde berezia antolatu dau Bermeoko Udalak herriko txikienentzat. Datorren urriaren 23an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan, Manex Beristain ipuin-kontalari ezaguna egongo da Bermeoko Udal Liburutegian bere azken lana aurkezteko: ‘Igel berdearen misterioa’. Saioa bereziki 4 urtetik gorako...
Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, San Martineko kalistenia guneko bankuetako bat apurtuta eta egoera txarrean agertu da. Udal iturriek adierazi dabenez “guztion ardura ere beharrezkoa da. Herria hobetzeko egiten diren inbertsioek guztion gozamenerako eta erabilerarako izan behar dabe, ez hondatzeko”. Hala...
Ate irekien jardunaldia antolatu dau Kidenda Bermeok domeka honetan, eguerdiko 12:30ean, Santa Eufemia parrokian. Hitzordu honegaz, herrian daroiezan hogei urteko boluntario lana ospatu eta Herritarrei Bidezko Merkataritzaren proiektua gertutik ezagutzeko aukera emon nahi deutsie. Kidenda Euskadiko Bidezko Merkataritzaren sarearen parte...
Mende erdia ez da egunero beteten, eta Alkartasuna Dantza Taldeak argi dauka urteurren berezi hau herritarrekin batera ospatu nahi dauala. Bermeoko kulturaren eta tradizioaren zutabe izanda, taldeak hiru eguneko egitarau zabala prestatu dau dantzaz, musikaz, irudiz eta belaunaldi arteko topaketaz...
Bermeoko herria berriro prest dago tradizioa, kirola eta giro ezina buztartzeko. Datorren urriaren 31n, zapatua, herriko frontoiak Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia hartuko dau, Sustabiz Fundazioak eta Bermeoko Udalak antolatuta. Herritarren artean herri kirolak sustatu eta goizean goizetik giro...
Bermeoko herria kulturaz eta bizitzaz janzteko prest dago berriro be. Urriaren 20tik 24ra bitartean, Mareak Jaialdiak hamabi urte beteko dauz eta bederatzi proposamen desberdin dakarz herriko hainbat txokotara. MB2000 elkarteak, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jaialdi honek tradizioa...
Busturialdeko gazteen sormena eta kemena bultzatzeko asmoz, Busturialdeko XIII. Enpresa Ideia Lehiaketea abian da berriro be. Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek zein Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera antolatuta, eskualdeko negozio barriak zein proiektu berritzaileak saritzea dau...
Bermeoko Udalak herriko Urrezko Domina emon deutso Bitor Uriarte Anasagastiren familiari, udaletxeko osoko bilkura aretoan egindako ekitaldi hunkigarri batean. Bermeoko historia, ondarea eta memoria ikertzen eta zabaltzen egindako lan bikainari errekonozimendua egin gura izan deutso horrela herriak. Bitor Uriarte 1957an...
Bermeoko Udalak euskararen erabilera bizitzako arlo guztietan sustatzeko konpromiso sendoagaz jarraitzen dau. Horregatik, euskara ikasten dagozen herritarrentzat eta gidabaimena euskaraz prestatzen eta azterketa euskaraz egiten dabienentzat dirulaguntza barriak jarri dauz martxan. Azaroaren 2a da eskaerak aurkezteko azken eguna, eta izen-emotea...
Santa Eufemia parrokia zaharbarritu ebenean, lekuz aldatu bai, baina gorde egin eben Begoñako Andra Mariari bermeotarrek eskeinitako margolan edo koadro erraldoia. Goian nabarmen agertzen da data: MCMIII (1903). Urte horretan izendatu eban aita santuak Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari lez....
Udazkenean ahalduntzea eta daborduko abian dagoen eraldaketa feministari heltzeko aukera paregabea eukiko dabe Bermeoko emakumeek. Bermeoko Udaleko Berdintasun Sailak udazkeneko egitarau zabala aurkeztu dau, urritik abendura bitartean autonomia, osasuna, kontsumo-ohiturak zein literatura ardatz izanda. Egitarauaren barruan, data garrantzitsu bat markatu...