‘Igel berdearen misterioa’ ipuin-kontaketa saioa helduko da Bermeoko Liburutegira

Magiaz, irudimenaz eta abenturaz betetako arratsalde berezia antolatu dau Bermeoko Udalak herriko txikienentzat. Datorren urriaren 23an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan, Manex Beristain ipuin-kontalari ezaguna egongo da Bermeoko Udal Liburutegian bere azken lana aurkezteko: ‘Igel berdearen misterioa’.

Saioa bereziki 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago eta ordubeteko iraupena izango dau (18:00etatik 19:00etara). Herritarrek zein inguruko txikiek aukera bikaina euukiko dabe istorio jakingarri honen bidez irudimena hegan jarri eta liburutegiak eskaintzen dabezan kultur ekimenaz gozatzeko.