Bermeoko herria berriro prest dago tradizioa, kirola eta giro ezina buztartzeko. Datorren urriaren 31n, zapatua, herriko frontoiak Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia hartuko dau, Sustabiz Fundazioak eta Bermeoko Udalak antolatuta.
Herritarren artean herri kirolak sustatu eta goizean goizetik giro ederra sortzeko helburuagaz, txapelketak 15 urtetik gorako pertsonei bideratutako deialdia egin dau. Parte hartzeko 3 laguneko taldeak osatu beharko dira, kategoria bakarrean lehiatzeko.
Aurten be proba ikusgarriak eta gogorrak prestatu dabez antolatzaileek:
-
Harria (bola): Emakumezkoak 35 kg / Gizonezkoak 50 kg.
-
Txinga erutea: Emakumezkoak 25 kg / Gizonezkoak 35 kg.
-
Ingude jasotzea: Emakumezkoak 10 kg / Gizonezkoak 14 kg.
-
Trontza: 3 ebaki.
-
Proba sorpresa: Taldeen arteko elkarlana eta trebetasuna ziurtatzeko.
Txapelketaren egunean dena prest egoteko eta teknika pixka bat berotzeko, urriaren 30ean (barikua) entrenamendu saioa egingo da Lameran.
Parte hartu nahi daben taldeek urriaren 20ra arte daukate izena emoteko epea zabalik. Inscription-a online egin daiteke Sustabiz webgunearen bidez.



