Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, San Martineko kalistenia guneko bankuetako bat apurtuta eta egoera txarrean agertu da. Udal iturriek adierazi dabenez “guztion ardura ere beharrezkoa da. Herria hobetzeko egiten diren inbertsioek guztion gozamenerako eta erabilerarako izan behar dabe, ez hondatzeko”. Hala ere, nahiz eta horrelako gertaerak izan, herriko “espazio publikoak guztiontzat babesleku eta aisialdi gune izateko ahaleginak egiten jarraitzen dogu”.
Beraz, Udaletik gogorarazi dabe ahalegin horrek guztion ardura eta konpromisoa behar dabezela atzetik.



