Duela astebete agurtu eben Xixili Bermeon, eta horregaz batera amaitu ziren aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Irailaren 7tik 16ra bitartean, herriko kale eta plazak jendez betetan ikusi dira, eta Bermeoko Udalak balorazio oso positiboa egin dau. Eguraldiak ekitaldi...
Udalak eta Ebetek bultzatutako ekimenak gazte eta nerabeen kirol-eremuan euskararen presentzia biderkatzea dauka helburu, alkarrekin eta klub bakoitzaren errealitatetik abiatuta urrats zehatzak emanez. Gazteen egunerokoan kirolak daukan pisuaz jabetuta, Bermeoko Udalak eta Ebete hizkuntza-zerbitzuak egitasmo sendoa jarri dabe martxan herriko...
Bermeoko Turismo Bulegoak 10.601 bisitari erregistratu dauz uztailean eta abuztuan; Gaztelugatxe Zentro barriak eta garraio publikoaren zerbitzuak ere erantzun bikaina izan dabe udako hilabeteetan. Bermeok udako turismo-jarduera biziari eutsi dautso aurten ere, baina datuek erakusten dabe bisitarien ohiturak eta profila...
Euskal musikaren historian mugarria jarri dauen taldeak bizitakoak biltzen dauz ‘Agur esan barik’ dokumentalak, atzo, irailaren 20an, Zinemaldian estreinatu zena. Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek osotutako hirukoteak orain dala bi urte iragarri eban taldearen agurra, eta mende laurdeneko...
Arraun denboraldia amaituta, Bermeoko Udalak harrera instituzionala egin deutso Bermeo Urdaibai Arraun Taldeari udaletxean. Ekitaldi honegaz, urte osoan zehar arraunlariek, teknikoek zein zuzendaritzak erakutsitako lan gogorrak, ahaleginak eta konpromisoak merzitako aitortza jaso dabe herriaren partez. Kirol arloari jagokonez, ‘Bou Bizkaia’...
Euskara ikasi bakarrik ez, erabiltzeko eta lagunartean gozatzeko sasoia bueltan da Bermeon. Eraman euskara praktikara leloagaz dator aurten Berbalagun egitasmoa, herritarrei egunerokotasunean hitz egiteko eta erraztasuna hartzeko aukera paregabea eskainiz. Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, herriko euskaltegiekin eta Hizkuntza Eskola Ofizialarekin...
Visesa sozietate publikoak argitaratu dau deialdia, eta eskaintzak aurkezteko epea urriaren 22ra arte egongo da zabalik. Eskualderako albiste garrantzitsua da, herriko bizitegi-premiei erantzuteko urrats zehatza delako. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari atxikitako Visesa sozietate publikoak alokairurako etxebizitza babestuak...
Bermeoko Mikel Azpeitia “Txo” abade ezagunak eskerrak emoteko mezea ospatuko dau irailaren 20an, 12:00etan, bere jaioterrian. Urkiolatik kostara dator bere familia eta alkartegaz batera urteurren berezi hau ospatzera. Mikel Azpeitia Bengoa “Txo” abadeak (Bermeo, 1949) mugarri garrantzitsua lortu dau bere...
Denboraldiko azkenaurreko jardunaldia izateaz gain, kirol honen zale guztiontzat hitzordu azpimarragarria eta berezia izaten da Bermeokoa. Arraunaren zirrarak berriro ere geure kostaldea eta portua hartuko dauz. Zapatuan, irailaren 19an, 18:00etatik aurrera ez dago aitzakiarik portura hurbiltzeko edo uren inguruan geldialdia...
Bermeo, Mundaka, Elantxobe eta Busturialdeko kostaldeko herriek aukera barriak eukiko dabez arrantza-sektorea dibertsifikatzeko eta proiektu barriak martxan jartzeko. Arrantza-sektoreari eta gure kostaldeari aire barria emoteko apustu sendoa egin dau Eusko Jaurlaritzak. Guztira 2,1 milioi euroko laguntza-saila onartu dau 2026 eta...
Bermeoko Udalak herri-prozesu zabala abiatu dau herriko emakume eta disidentziei bideratutako Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko. Lehenengo gogoeta-fasea herriko eragile eta emakumeen taldeakaz egin ostean, udazkenean herritar guztiei irekitako saioak jarriko dira martxan espazio barri honen izaera, funtzioak eta antolaketa-eredua alkarregaz...
Bermeotarren aspaldiko eskaera bati erantzuna emonez, herriko lau erraldoi ikonikoen miniaturazko bertsioak prest daukaz Bermeoko Udalak. Josefin eta Anton arrantzaleak zein Mari eta Lorentzo baserritarrak 23 zentimetroko gomazko figuretan kaleratu dira. Guztira 1.400 ale ekoiztu dira —350 erraldoi bakoitzeko— eta...