Arraun denboraldia amaituta, Bermeoko Udalak harrera instituzionala egin deutso Bermeo Urdaibai Arraun Taldeari udaletxean. Ekitaldi honegaz, urte osoan zehar arraunlariek, teknikoek zein zuzendaritzak erakutsitako lan gogorrak, ahaleginak eta konpromisoak merzitako aitortza jaso dabe herriaren partez.
Kirol arloari jagokonez, ‘Bou Bizkaia’ ontziak hirugarren postuan amaitu dau denboraldia, bidean hiru bandera preziatu eta Bizkaiko Txapelketa poltsikoratuz. Hala ere, udal ordezkariek zein herritarrek argi utzi gura izan dabe lortutako garaipenetatik harago doala taldearen balioa: Bermeoren izena uretan eta arraun eremu guztietan harrotasunez eroateko erakutsitako grina eta herrigaz partekatutako une zirraragarri guztiak ere betiko iltzatuta geratu dira.
Gaurko ekitaldiak atxikimendua eta esker mezuak helarazteko balio izan dau, baina baita agur berakatz bat emoteko ere. Izan ere, eskerrak emoteko orduan Jon Salsamendi entrenatzailea izan da protagonista nagusietako bat. Denboraldi honen ostean, teknikariak taldea itzi eta beste bide bati ekingo deutso. Udalak eta taldeak esker ona adierazi deutsie egindako lan bikainagatik eta taldeari emondako guztiagatik.



