Bermeok jai eta gozamen egunak euki dauz, baina beste aurpegi bat erakutsi daben irudiak izan dira. Udalak ahalegin handia egin dau egunotan sortzen den hondakin kopuruari erantzuteko. Horretarako, baliabide gehiago jarri dauz martxan eta errefortzu-edukiontzi gehiago jarri dauz jaietako gune...
Bermeoko Udalak herriko gune desberdinak berreskuratu, biziberritu eta balioan jartzeko konpromisoagaz jarraitzen dau. Sukarrieta eta Mundakako udalegaz batera lortutako dirulaguntzari esker, lan-talde bat martxan dago herriko hainbat txokotan hormak garbitu, margotu eta espazioak hobetzeko esku-hartzeak egiten. Azken ekimen nabarmena Dolariaga...
Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko dau irailaren 11ko eta 12ko gauetan. Ekimen honen helburu nagusia jaiez segurtasunez gozatzeko garraio publikorako aukera erraztea eta mugikortasuna bermatzea da. Gau bakoitzean ezarritako trenen antolaketa honela geratuko da: Ostiral gauean...
Ikasturte barriagaz batera, Bermeoko Udalak, Euskara Sailaren bidez, guraso zein etorkinentzako euskara eskolak antolatu dauz berriro ere, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin elkarlanean. Ekimen honen helburu nagusia familia bidezko transmisioa indartzea eta herrira kanpotik etorritako pertsonei integraziorako bideak erraztea da....
Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu dau Bermeon asteburuan osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, bere etxebizitzan mota desberdinetako hamar kilo inguru substantzia estupefazienteak aurkitu ondoren. Etxeko erregistroa joan den eguenean egin eben baimen judizialagaz, eta bertan 8 kilo haxix,...
Irailaren 1ean itxi ebazan ateak Areneko kiroldegiak publikoarentzat, baina barruan jarduera ez da gelditu. Mantentze-lan garrantzitsuak egiten ari dira instalazioak irailaren 17an berriro martxan jartzeko. Itxiera hau aprobetxatuta, Udalak urrats eraginkorra eta jasangarria emotea erabaki dau: igerileku handiko ura berrerabiltzeko...
Antzerkiaren bidez euskarazko sorkuntza artistikoa indartu eta herritarren adierazpenerako gaitasunak lantzeko asmoz, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak helduentzako antzerki tailerra antolatu dau beste urte batez. Izena emateko epea irailaren 7an zabalduko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik. Ekimena 16...
Odola emotea beharrezkoa eta erabat segurua da, eta gure osasun sistemak egunero behar dauz dohaintzak ospitaletako eskaerei erantzuteko. Irailean zehar, herritarrek bide erraza eta gertukoa eukiko dabe euren elkartasuna erakusteko, Odol Emaileen Autobusa eskualdeko udalerri nagusietan egongo dalako. Guztira, 6...
Bermeoko Udalak jakinarazi dauz datorren irailaren 7tik aurrera ospatuko diran Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako garraio publiko zein mugikortasun aldaketak. Jaiei begira, herritar zein bisitarien segurtasuna eta joan-etorriak bermatzeko zerbitzu bereziak eta bide-mozteak antolatu dabez Bermibus eta Gautxoria Bermibusa...
Musika, koreografiak eta herritarren sormena nagusituko dira berriro Bermeon. Datorren irailaren 15ean, martitzena, herriko Playback Txapelketa ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Lamerako eszenatokian. Jaiaren atarian, giroa berotzeko aukera paregabea eukiko dabe bermeotarrek. Izena emoteko epea irailaren 1etik 7ra bitartean egongo da...
Amaitu dira dagoeneko Teodoro Anasagasti kaleko espaloia hobetzeko lanak Bermeon. Obra honegaz, oinezkoen segurtasuna zein irisgarritasuna bermatzea lortu da. Egindako jardunaldiei esker, Matxitxako bidea eta Atalde kalea alkarregaz lotuta geratu dira. Horretarako, baldosa zein zintarri barriak jarri dabez eremu osoan....
Bermeoko Jare-Lorea mezenas-lursailak «Kubaren alde abesten» musika-topaketa solidarioa hartuko dau abuztuaren 30ean, domeka arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Ekimen honen helburu nagusia Kubako osasun-zerbitzuak indartzeko dirua batzea da, Uharteko ospitaletan eguzki-panelak jarri ahal izateko. «Musikak batu egiten dau, elkartasunak eraldatu» lelopean, Euskadi-Cuba...