Bermeok garraio eta mugikortasun antolaketa berezia edukiko dau Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan

Bermeoko Udalak  jakinarazi dauz datorren irailaren 7tik aurrera ospatuko diran Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako garraio publiko zein mugikortasun aldaketak. Jaiei begira, herritar zein bisitarien segurtasuna eta joan-etorriak bermatzeko zerbitzu bereziak eta bide-mozteak antolatu dabez

Bermibus eta Gautxoria

Bermibusa jaiegun nagusietan egongo da martxan (irailaren 5, 7, 11, 12, 14 eta 15ean) Lamerako geralekutik, ohiko ordutegian. Bestalde, gauez etxera seguru bueltatzeko Gautxori zerbitzua eskainiko da irailaren 7, 9, 11 eta 12an; ordu erdiro irtengo da Artzako errotondatik, 00:00etatik 05:00etara tartean.

Irailaren 8an, Almika egun handian, igotzeko lau bidaia egongo dira 10:30etik aurrera, eta jaisteko beste lau bidaia 13:00etatik aurrera.

Bizkaibus, Taxi eta Mugikortasuna

Bizkaibusari jagokonez, abuztuaren 31tik irailaren 22ra bitartean geraleku bakarra Santamañe kalean egongo da. Taxi zerbitzua, barriz, Kai bidean kokatuko da epe berean, portuko sarrera eta txosnen arteko eremuan.

Trafikoari jagokonez ere, neurri zorrotzak hartuko dira:

  • Abuztuaren 31tik irailaren 22ra: Artzako errotondatik porturanzko sarrera itxita egongo da.

  • Irailaren 7, 8, 9, 10, 11 eta 16an: Prantzisko Deuna atetik Zubiaur tar Kepa kalera arteko bidea ere itxita egongo da.

Sastar batze zerbitzua

Bestalde, Udalak gogorarazi dau irailaren 7, 8, 10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 16an hondakinak batzeko zerbitzua 14:00etatik aurrera egingo dela, eta irailaren 17tik aurrera 19:00etan berreskuratuko dela ohiko ordutegia. Kontuan hartu irailaren 9an ez dela sastar batzerik egongo.