Bermeoko Udalak herriko gune desberdinak berreskuratu, biziberritu eta balioan jartzeko konpromisoagaz jarraitzen dau. Sukarrieta eta Mundakako udalegaz batera lortutako dirulaguntzari esker, lan-talde bat martxan dago herriko hainbat txokotan hormak garbitu, margotu eta espazioak hobetzeko esku-hartzeak egiten.
Azken ekimen nabarmena Dolariaga kaleko karkaban egin dabe: bertan, kai-muturreko punta irudikatzen dauen mural ikusgarri bat margotu dabe. Irudi hau aukeratu da irtengune horrek bertan zagozela sentiarazten dabelako, Bermeoko itsas ondarea eta herriko memoria gure kaleetara ekarriz.
Udaletik eskerrak emon gura deutsiez lan-taldeari egindako lan bikainagatik eta herriko txokoak hobetzeko egiten ari diren ekarpen baliotsuagatik.



