Antzerkiaren bidez euskarazko sorkuntza artistikoa indartu eta herritarren adierazpenerako gaitasunak lantzeko asmoz, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak helduentzako antzerki tailerra antolatu dau beste urte batez. Izena emateko epea irailaren 7an zabalduko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Ekimena 16 urtetik gorako herritar guztiei bideratuta dago, bereziki antzerkigintzan sakondu eta komunikatzeko moduak landu gura dabezenei. Matrikularen prezioa 115 eurokoa izango da.
Saioak urritik ekainera bitartean eskainiko dira, eguaztenero, 19:30etik 21:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Aurten be, Eneritz Artetxe aktore eta sortzaile ezaguna ibiliko da irakasle eta gidari lanetan.
Praktikara bideratutako ikaskuntza
Aurreko ikasturteetako lanari jarraipena emonez, parte-hartzaileek antzerkigintzaren oinarrizko lanabesak erabiliko dituzte:
-
Gorputz eta ahots adierazpena
-
Pertsonaien lanketa eta inprobisazioa
-
Erritmoa eta testuen analisia
Dena praktikaren bidez egingo da, ariketa ezberdinen bidez edukiak landuz eta eskuratutako tresnak eszenan bertan aplikatuz. Modu honetan, sormena, talde-lana eta konfiantza sendotzeko aukera paregabea eskaintzen da.
Bestalde, Bermeoko Udalak jakinarazi dau Gabonetan gaztetxoei zuzendutako antzerki tailerra be antolatuko dabela, kultura-eskaintza adin ezberdinetara zabaltzeko helburuagaz.
Informazio gehiago eta izen-ematea:
-
Lekua: Berhaz bulegoa edo Bermeoko Udaleko egoitza elektronikoa
-
Euskara Saila: 94 617 91 22 / 688 84 73 47 (WhatsApp bidez be erantzuten da)
-
Posta elektronikoa: euskera@bermeo.eus



