Mundakako Atorrak tradizioaren ondarea babesten

Mundakako aratusteen inguruan hitz egiteko, Gaizka Lozanorekin bildu gara, Mundakako Atorrak elkarteko presidentearekin. Urte luzez herriko tradizio honen parte izan ondoren, gaur egun elkartearen gidaritzan dago, eta lehen pertsonan bizi izan dau azken urteotan ospakizun honek euki dauen bilakaera. Berriki...

“Musikarako jaio naiz eta esateko asko daukat”

Leire Martinezegaz batera “Bila nazazu” kantua plazaratu eban Arima abeslari gernikarrak otsailean eta egundoko arrakasta izan dau sare sozialetan. Apiril bueltan argitaratuko dauen diskoak dakarzan sei piezetako bat da. Arimak sorpresa batzuk gorde ditu, esate baterako, beste artista ezagun bategaz...

“Marijesiak euskal ohitura komunitario bat da”

Itziar Navarro Ibañez musikologoa da, antropologia musikalean espezializatua, eta azken urteotan Bizkaiko abendu-errondak — marijesiak— sakon ikertu dabezan aditu nagusietako bat. Bere tesian, abenduko marijesiak edo errondak aztertu dauz, gizartearen eta musikaren ikuspegitik, arreta berezia jarriz errondetan parte hartzen daben...

“Aresti konturatu zan purismoak poesia eroaten ebala ulertua ez izatera”

Gabriel Aresti idazle ezagunaren poesiaren inguruko azterlan dibulgatiboa plazaratu dau Jon Kortazar irakasle eta ikerlari mundakarrak, Gabriel Aresti. Poesia eta Gizartea izenburupean. Bilbotarraren ibilbide poetikoa osorik hartu dau kontuan, hasiera-hasierako lanetatik hasita, eta izandako bilakabidea jorratu dau. Hartara, Kortazarrek lau...

“Danok topetan dogu gure zerbait besteen abestietan”

15 urtegaz eta Gernika-Lumoko San Fidel ikastolan DBHko 3. mailan egoala, Marenek argi eukan bere etorkizuna musika zala eta bere helburua lortu dau. 2021ean “Margaritas y Lavanda” lehen diskoa kaleratu ostean, orain disko barria prestetan dabil. Maren oso gaztetatik konturatu...

“Bertsoa arma bat da gure mundu hau aldatzeko”

2025a bikain amaitu da Busturialdeko bertsolaritzarentzat, Bizkaiko txapeldun barria Aitor Etxebarriazarraga gernikarra dalako eta, ganera, eskualdeko beste partehartzaileek be lan nabarmena egin dabelako. Etxebarriazarragaz gan, Onintza Enbeita muxikarra be abenduaren 20an Bilbon jokatutako final handian sartu zan eta, lehenengo eta...

“Astra ez da herritik aparte dagoan eraikin bat, herritarren beharrizanetara egokitu behar da”

Orain dala 20 urte okupau ebenetik, Gernika-Lumoko bizitza kulturalaren motorretako bat bihurtu da Astra, hango agertokian egiten diran kontzertu, bertso-saio, antzezlan eta bestelakoei esker. Baina hori baino askoz gehiago be bada: herritarren eta eragileen alkargune, belaunaldien arteko topaleku, proiektu txiki...

“Gustauko jatan urte batzuk barru Elantxoben nesken trainerua izatea”

Zuberoa Egurrola Arriaga / Arraun Lagunak taldeko arraunlaria Zuberoa Egurrola Elantxobeko arraunlaria da, ezaguna emakumezkoen traineruan egindako ibilbideagatik. Nabarmentzekoa da Arraun Lagunak taldeak fitxau ebala 2025ean, aurretik Hondarribiarentzat lehiatu ostean, eta Euskotren Ligan ostean sendotu zala. Kirolari aktiboa da emakumeen...

Urdaibairen suntsiketan oinarritutako nobelea da La Maleta de Urdaibai.

“La Maleta de Urdaibai” izeneko eleberri distopikoa argitaratu barri dau Txema Garcia kazetari eta idazleak. Liburua 2036. urtean dago testuinguratuta, Guggenheim Museoa jadanik eraikita irudikatuz. Zerk bultzatu zaitu nobela hau idaztera? Hainbat arrazoiri erantzuten deutso liburu honek, baina nagusia bat...

“Amnesia historikoaren kontra egin behar dogu”

Donostiako Zinemaldiko programazinoan egon zan FMK Filmak ekoiztetxearen Errautsak dokumentala eta azaroaren hasieratik zinema aretoetan daukagu ikusgai. Bigarren Mundu Gerrako jazoera harrigarri batzuk azaleratu ebazan ikerketa historiko baten barri emoten dau: Unai Eguia bilbotarra Frantzian errefuxiatutako burrukalari errepublikazale talde baten...

“Niretzat hunkigarriena kantuak sortzea da, etxean bakarrik, argitxu bat biztuta, ia ilunpetan”

Orain dala sei hamarkada musikari heltzea erabaki ebanetik, euskal kantagintzearen ikono nagusietako bat izan da Benito Lertxundi; euskaldunon gogoan iltzatuta geratu diren dozenaka abestiren egilea, zaleek maitatua eta atzetik etorri diren artistentzako eredua. 2023ko azaroan Gernika-Lumoko Jai Alain emon eban...

Janaria banatu eta beharrizan desbardinak daukiezan personei laguntzea da proiektuaren helburua

OLATE ARRARTE (Allende Salazar) eta GOIZANE BILBAO (Gurutze Gorria) Elkarlana, ahulduenei laguntza eskaintzea, enpatia edota ekonomia zirkularra dira Busturialdea berezi egiten daben balioetako batzuk. Ezaugarri horreek danok batzen ditu, hain zuzen be, proiektu honek. Izan be, eskualdeko alkarte desbardinek bultzatuta,...