Dana prest Gernika-Lumoko Errenteria auzoko jaiak hasteko

Gernikako Errenteria auzoak prest dauka jadanik 2026ko San Bartolome jaietako egitarau zabala eta alaia. Abuztuaren 23tik 29ra bitartean, adin guztiendako ekintzak eta giro bikaina egongo dira errenteriarren zein hurbiltzen diren bisitari guztien gozagarri.

Domekan emongo jako hasiera jaiari Abuztuaren 23an, arratsaldeko 17:00etan Mus Txapelketagaz hasiko dira ekintzak, eta ostetik txistorra banatuko da bertaratutakoen artean. Gaueko 20:00etan egingo da txupinazoa jaiei hasiera ofiziala emoteko, eta 21:00etatik aurrera DJ Rainman ibiliko da giroa berotzen.

Astelehenean, San Bartolome Egun handia Abuztuaren 24an, eguna goizetik hasiko da Gazteak Txistulari Taldearen dianagaz 10:00etan. 12:00etan Meza Nagusia egingo da, eta jarraian Elai-Alai dantza taldeak “Uriko Aurreskua” eskainiko du, ondoren kopaua egongo dela. 13:00etan trikitixa kalejira egongo da txistulariekin batera.

Arratsaldean, kirolak hartuko dau lekua: 16:00etan LXXV. Txirrindulari Lasterketa ospatuko da. 18:00etan puzgarriak eta Pultsu Txapelketa egongo dira. Egunari amaiera emoteko, 20:30ean Xaiborren “Imitaezina Tour 26” ikuskizuna, Erraldoiak, Gargantua, Kamioi Eszenatokia eta gozoki poltsak egongo dira umeentzat.

Asteburu amaiera indartsua Abuztuaren 28an, barikua, estropadak lehiatuko dira 16:30ean, eta ostean pintxo-potea egingo da 19:00etan. Gaueko 21:00etan Unholy Covers taldeak 80ko hamarkadako Hard Rock eta Heavy bertsioak jotzen dituen kontzertua eskainiko dau.

Zapatuan, abuztuak 29, 10:00etako dianaren ostean, 12:00etan Tortilla eta Paella Txapelketak jokatuko dira, Kalapitakaren trikitixa kalejiragaz batera. Arratsaldean, 14:45ean piragua zeharkaldia abiatuko da, eta 17:30ean kukaina zein piraguen harrera egingo dira. Festak amaitzeko, 20:00etan DJ Koet ibiliko da musika jartzen.