Jaiei begira trafiko mozketa eta aldaketa garrantzitsuak egongo dira Gernika-Lumon

Andra Mari eta San Roque jai nagusiak eta Renteria auzoko San Bartolome jaiak hurbiltzen ari dira, eta Gernika-Lumoko kale batzuk trafikoari itxita egongo dira jai giroaz seguru gozatzeko. Udaltzaingoak eta Udalak ibilgailuen norabide aldaketak eta garraio publikoaren geltoki berriak zehaztu...

Euskotrenen zerbitzu bereziak eta Gautxori-Bidebusa Gernika-Lumoko jaiez seguru eta eroso gozatzeko

Bihar abiatuko dira Andra Mari eta San Roke jai nagusiak Gernika-Lumon (abuztuaren 14tik 18ra). Jaietan murgiltzeko eta gauetan autoa etxean uzteko aukera hoberena eukitzeko, garraio publikoko zerbitzu bereziak eta prebentzio-neurri sendoak antolatu dira herrian. Mugikortasuna errazteko eta segurtasuna handitzeko, gaueko...

Prest dago egitarau ikusgarria abuztuaren 14tik 18ra Gernika-Lumo goitik behera uztartzeko

Badatoz Andra Mari eta San Roke jaiak Gernika-Lumora. Abuztuaren 14tik 18ra bitartean, herria festaz, musikaz eta tradizioz beteko da berriro be. Elai-Alai Dantza Taldearen pregoiaregaz eta txupinazoagaz emongo jako hasiera jaien asteari, eta egitarauak adin eta estilo guztietarako proposamenak bildu...

Eraso matxistak prebenitzeko baliabideak sendotuko dauz Gernika-Lumok Lurgorriko zein Andra Mari jaietan

Gernika-Lumoko Udalak prebentzio eta segurtasun protokolo berezia jarriko dau martxan jaietan, pertsona guztiek jaiez berdintasunean eta segurtasunez gozatu ahal izateko. Beste urte batez, Gune Morea informazio zein laguntza gunea zabalduko dabe eta Gautxori-Bidebusa zerbitzua indartuko dabe, gauean eskaera bidezko geldialdiak...

San Lorentzo eguna ospatuko dabe Gautegiz Arteagan

Datorren astelehenean, abuztuak 10, herriko ospakizun zein egun kuttunetako bat biziko dabe Gautegiz Arteagan: San Lorentzo eguna. Egitarau xume baina bizia prestatu dau Udalak, ohiturak mantenduz eta herritar zein bisitarien arteko giro ona bermatuz. Egunari hasiera osasuntsua emoteko, mendi martxagaz...

Bermeoko jaiei hasiera emateko pregoilaria aukeratzeko azken txanpa martxan dago jada

Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ate-jokuan dira Bermeon, eta urtero moduan, herritarrek izango dabe protagonismo osoa herriko jaiei hasiera emango deutsien pregoilaria aukeratzeko orduan. Lehenengo fasean jasotako proposamen guztien artetik, hiru hautagai nagusi geratu dira azken aukeraketan. Aurtengo izendapena...

Errigoitik bere historiaren 650 urteak ospatuko dauz abuztuaren 1ean egitarau berezi bategaz

Sei mende eta erdi ez dira egunero betetzen. Errigoitiko Udalak eta herritarrek jai-egun berezia prestatu dabe datorren abuztuaren 1erako, herriaren sorreraren 650. urteurrena ospatzeko asmoz (1376-2026). “Gure herria, gure historia, gure etorkizuna” goiburuari eutsita, Busturialdeko udalerri honek bere sustraiak eta...

Bermeoko jaietako pregoilaria proposatzeko epea zabalik

Bermeoko jaietako kartela prest dago, eta orain Bermeoko Udalak Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei hasiera emoteko ardura eta ohorea: herritarren esku itzi gura dau. Bermeotarron jaiak direnez, jaietako pregoia be herri osoarena da. Horregatik, alkateagaz batera udaletxeko balkoian zein...

Prest dagoz Foruko San Inazio jaietako egitarau itzela

Badator urteroko hitzordurik itxarongarrienetako bat Busturialdera. Foruko San Inazio jaiak hemen dagoz ate-joka, eta aurten be herria ekintzaz, musikaz eta euskal kulturaz beteko daben egitarau potoloa prestatu dabe herritar eta bisitari guztiek gozatu deien. Uztailaren 18tik abuztuaren 2ra bitartean, adin...

Bermeok Izarogaz daukan hitzordurik bereziena barrituko dau Madalen Egunean

Bermeok urteko egunik esanguratsuenetako bat bizi dau gaur. Herriak barriro be bat egin dau bere historia, itsasozale izaera eta belaunaldiz belaunaldi bizirik dirauen tradizinoagaz, Izaro uhartea erdigune dauen Madalen Egunean. Emozinoak, jai giroak eta protokoloak bat egin dabe berriro be...

Morgako jaiak bueltan dira uztailaren 24tik 26ra egitarau zabalegaz

Morgak bere jai nagusiak ospatuko dauz datorren asteburuan, Pataterrixe Kultur Elkarteak antolatuta. Uztailaren 24tik 26ra bitartean, adin guztietarako ekintzak prestatu dabez auzotarrek eta ingurukoek jai giroaz gozatu ahal izateko. Bariku iluntzean hasiko da jaia, uztailaren 24an, iluntzeko 20:00etan botako den...

Baztarreko jaiek emongo deutsie hasiera Bermeoko Madalenetako jai egitarauari uztailaren 21ean

Bermeoko herriak jai usaina nabarituko dau uztailaren 21ean urteroko tradizioari jarraituz Baztarreko jaiek zabalduko dabezelako Madalen Egunaren atarikoak. Baztarreko Katuak alkarteak, Bermeoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzeagaz, adin guztietarako ekintzez beteriko egitarau zabala prestatu dau auzoa bizitasunez janzteko. Goizeko lehen...