Bermeoko jaietako kartela prest dago, eta orain Bermeoko Udalak Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei hasiera emoteko ardura eta ohorea: herritarren esku itzi gura dau.
Bermeotarron jaiak direnez, jaietako pregoia be herri osoarena da. Horregatik, alkateagaz batera udaletxeko balkoian zein pertsona, talde edo elkarte bertan egoteko proposatzeko epea zabaldu da jada.
Proposamenak bidaltzeko pausoak eta epeak
Prozesua erraza da, baina data garrantzitsu batzuk gogoan izatea ezinbestekoa da:
-
Abuztuaren 2ra arte: Proposamena bidaltzeko azken eguna. Herriaren aitortza merezi dauen edonor proposatu ahal da.
-
Proposamena helarazteko bidea: Besterik gabe, sartu hemen klik eginez formularioan eta proposamena jarri.
-
Abuztuaren 5etik 11ra bitartean: Jasotako proposamen guztien artean finalistak aukeratuko dira, eta epe horretan bermeotarrek bozka emongo dabe azken irabazlea zein den erabakitzeko.



