Datorren astelehenean, abuztuak 10, herriko ospakizun zein egun kuttunetako bat biziko dabe Gautegiz Arteagan: San Lorentzo eguna. Egitarau xume baina bizia prestatu dau Udalak, ohiturak mantenduz eta herritar zein bisitarien arteko giro ona bermatuz.
Egunari hasiera osasuntsua emoteko, mendi martxagaz hasiko da egitaraua goizean goiz. Herriko plazan biltzeko deialdia egin da 11:00etan, handik batera San Lorentzo ermitarako bidea oinez egiteko.
Mendi ibilaldiari amaiera emoteko eta eguna behar den moduan ospatzeko, honako ekitaldiak egongo dira ermitaren inguruan:
-
12:00etan: Meza nagusia ospatuko da.
-
Jarraian: Artie dantza taldearen saioaz gozatu ahalko da, herriko tradizioari eta kulturari eutsiz.
-
Giroa alaitzeko: Urrutia anaiak trikitilarien doinuek jantziko dabe ingurua, egun osorako jaia eta alaitasuna ziurtatuz.
Plan paregabea da abuztuaren 10eko goiza familien artean, lagunartean zein koadrilagaz naturaz eta herriko ohiturez gozatuz igarotzeko.



