Kanalako jaiek ospatzeko egitarau zabala prestatu dabe irailaren 8tik 13ra bitartean. Urteroko ohiturari jarraituz, adin guztietako herritarrendako planak egongo dira, pala txapelketak, herri afariak, mozorroak eta herri kirolak ardatz hartuta.
Jaiah atzo, irailak 8, hasi zire eta irailaren 10ean (eguena) Kanalako pala txapelketa nagusiko finalaurrekoen txanda izango da 18:45etik aurrera.
Bestalde, asteburuari begira sendotuko da jai giroa. Irailaren 11n (barikua) zinta lasterketa, umeen jolasak eta Emakumeen V. pala txapelketako zein Kanalako XXIX. pala txapelketa nagusiko finalak jokatuko dira. Eguna borobiltzeko, Arteagako abesbatza, herri-afaria eta Ziraun taldearen kontzertua egongo dira.
Atsedenaldirako tarte handirik gabe, hona hemen asteburuko egitarau osoa:
Irailak 12, zapatua
-
18:30 Mozorro desfilea
-
21:00 Bokatak salgai
-
22:00 Dj Fardy
Irailak 13, domeka
-
11:00 Meza
-
11:30 Tortilla eta paella txapelketarako izen-ematea
-
12:00 Kanalako dantza taldearen emanaldia
-
12:45 Umeen pala txapelketa finala
-
13:15 Hamaiketako herrikoia frontoian + Marrazketa tailerra
-
14:30 Tortilla eta paellen aurkezpena
-
15:00 Sari-banaketa
-
18:00 Pelota partiduak (umeak, kadeteak eta nagusiak)



