Urriaren 24an, zapatuan, Santander-Mediterraneo Bide Berdea ezagutzeko eta eskualdeko ondareaz gozatzeko irteera egongo da.
Udazkeneko egun bat naturan eta historian murgilduta igarotzeko plan erakargarria prestatu dau Foruko Udaleko Kultura Bulegoak. Urriaren 24an, zapatuz, Puentedey eta Villarcayo herri ikusgarriak ezagutzeko txangoa egingo da, kultura, bisita gidatuak eta naturan paseatzeko aukera paregabea buztartuz.
Eguneko egitarauan, Santander-Mediterraneo Bide Berdetik egingo den paseoa eta Puentedeyko gune ezagunen bisita gidatua sartzen dira. Horrez gain, indarrak batzeko bazkaria egingo da Anamari Jatetxean.
Irteeraren xehetasunak eta ordutegia
-
Noiz: 2026ko urriaren 24an, zapatua.
-
Irteera: 09:00etan, Foruko Udaletxearen aurretik.
-
Itzulera: 20:30ean, leku berera.
-
Prezioa: 45 € (forutarrak ez direnentzat 2 € gehiago).
-
Oharra: Adinez txikiak direnek heldu batek lagunduta joan beharko dabe.



