Gernikako Basurdeak prest dagoz Elite Ligan erronka handiari etekina ateratzeko

Asteburu honetan hasiera emango jako estatu mailako ELITE rugby ligari, eta Urbieta zelaia berriz ere borroka-toki nagusia izango da. Igande honetan, Gernikako Basurdeek estreinaldi gogorra daukie aurretik: ohorezko mailatik jaitsi barri den Ciencias Sevilla boteretsua hartuko dabe etxean.

Sevillarrak kategorialari eusteko gogoz eta azpitxapeldun izateko hautagai nagusi moduan datoz Urbietara. Hala ere, Torrealday Gernika Rugby taldea ez da atzera geratuko eta gogotsu eta ilusioz beteta ekingo dautse denboraldi barri honi, zaleen babesagaz hiru puntuak etxean izteko asmoz.

Partidua igande honetan izango da, 12:00etan, Urbietako kirol instalazioetan.Talde gernikarrak partidara joateko deia egin dautsie zale guztiei denboraldiko lehen garaipena lortzeko “domekan danok Urbietara! Egurre Basurdeak!”