Mundakako Udalak eta AEK-k elkarlanean euskara eskolak antolatu dabez herrian bertan. Hasierako zein oinarrizko mailako ikastaroak izango dira, euskara gertutik eta modu errazean berreskuratu edo ikasi nahi daben herritar guztiei bideratuta.
Eskolak urritik ekainera bitartean emango dira, martitzen eta eguenetan. Taldeak txikiak izango dira —gehienez 12 lagun taldereko—, arreta pertsonalizatua eta giro hurbila bermatzeko asmoz. Ikastaroaren kostua 120 €-koa da.
Izena emoteko epea irailaren 18tik 30era egongo da zabalik. Plaza mugatuak direnez, izen-ematearen hurrenkera kontuan hartuko da taldeak osatzerakoan.
Argibide gehiago jasotzeko edo izena emoteko, bi kontsulta-bideak erabili ahal dira:
-
AEK: 609 462 018 / bermeo@aek.eus
-
Mundakako Udala: 946 177 200 / harrera.mundaka@bizkaia.org



