Euskara kalera ateratzeko, ohiko giroan erabiltzeko eta praktikatuz gozatzeko aukera barria heldu da Busturiara. Berbalagun proiektuak ateak zabaldu dauz ikasturte barrurako izen-emateagaz, eta parte hartzea guztiz doakoa da herritar ororentzat.
Egitasmo honen ardatz nagusia erraza eta atsegina da: euskaraz ondo moldatzen direnak eta hitz egiteko zailtasunak edo ohitura gitxiago daukienak elkartzea. Modu honetan, laguntza behar dabenek erreferente hurbila eta giro lasaia izango dabe pausoa emateko.
Aisialdia euskaraz gozatzeko hamaika aukera
Mugimendu honek ez dau gela barruko klase tradizionalen itxurarik; aitzitik, aisialdia eta harremanak daukaz oinarri. Antolatzaileek talde eta ekintza anitzak prestatu dabez herritarren zaletasunetara egokitzeko:
-
Mintzataldeak eta mintzodromoak giro lasaian hitz egiteko.
-
Familia-ekintzak, guraso eta umeak elkarregaz aritzeko.
-
Tailerrak: sukaldaritza, joskintza, irakurzaletasuna edota kafen inguruko bilkurak.
-
Mendi-irteerak, txangoak, lehiaketak eta asteburu-pasak aisialdian euskara bizi-bizi mantentzeko.
Nola emon izena?
Izena emoteko bide desberdinak erraztu dabez Busturiarrentzat. Zuzenean deitu daiteke 607 609 580 telefonora, online inprimakia bete emanizena.praktikatu.eus webgunean edo Busturiako Udaleko Euskara Zerbitzura bertaratu.
Euskara praktikara eroateko eta herrikideak ezagutzeko aukera paregabea da. Emon izena eta parte hartu!



