Gernika-Lumok zaintza sistema eraldatzeko eta herriko beharrei erantzuteko Ekintza Plana jarri dau martxan

2025ean egindako diagnosiak lau arazo nagusi azaleratu ebazan: zaintzen feminizazioa, lan-prekarietatea, emakume migratzaileen ezinbesteko papera eta zerbitzu publikoen gabezia. Irailean abiatutako prozesu honek Gernika-Lumoko Udalaren finantzaketa osoa dauka eta zaintzen eredu publiko zein komunitarioa indartzea du helburu. Gernika-Lumoko Zaintza Mahaiak...

Bermeoko San Martin kalistenia aldean banku hautsi bat agertu dela salatu dute

Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, San Martineko kalistenia guneko bankuetako bat apurtuta eta egoera txarrean agertu da. Udal iturriek adierazi dabenez “guztion ardura ere beharrezkoa da. Herria hobetzeko egiten diren inbertsioek guztion gozamenerako eta erabilerarako izan behar dabe, ez hondatzeko”. Hala...

Kidenda Bermeok ateak zabalduko dauz domeka honetan Santa Eufemia parrokian

Ate irekien jardunaldia antolatu dau Kidenda Bermeok domeka honetan, eguerdiko 12:30ean, Santa Eufemia parrokian. Hitzordu honegaz, herrian daroiezan hogei urteko boluntario lana ospatu eta Herritarrei Bidezko Merkataritzaren proiektua gertutik ezagutzeko aukera emon nahi deutsie. Kidenda Euskadiko Bidezko Merkataritzaren sarearen parte...

“Herriko Bazterrak” argazki lehiaketa abiatu dau Foruko Udalak

Foruko Kultura Bulegoak “Herriko Bazterrak” 2026ko Argazki Lehiaketa martxan jarri dau, herritarren sormena piztu eta datorren urteko udal egutegiari forma emoteko asmoz. Ekimena Foruko Udal Egutegia osatzeko zein udal artxiboan herriko ondare grafikoa gordetzeko antolatu da. Parte hartu nahi daben...

Musikeak ateak zabaltzen deutso azaroan helduen jakin-minari Gernika-Lumo barruan

Inoiz pentsatu dozu tresna bat jotzen ikastea baina ez dozu astirik edo aukerarik aurkitu? Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak aukera paregabea ekarri dau azaroan: trikitixa eta biolontxeloa jotzen hasteko ikastaro bereziak antolatu dabez, 16 eta 99 urte bitarteko herritarrei zuzenduta....

Ereño gorria ezagutzeko aukera paregabea antolatu dabe Gautegiz Arteagan Ondarearen Jardunaldien barruan

Gautegiz Arteagako Udalak, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, bisita gidatua antolatu dau datorren urriaren 17rako, larunbata, Andrabideko harrobietara. Ekimen honen bidez, Ereño gorria hurbiletik ezagutzeko eta bere historia zein garrantzia azpimarratzeko parada egongo da. Kareharri berezi hau Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak...

Gernikak Turismo Enpresa Adimendunaren ziurtagiria lortu dau, berrikuntzea eta jasangarritasuna ardatz hartuta

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Enpresa Turístico Adimendunaren (ETI) ziurtagiri ospetsua lortu dau, UNE 178510 arauaren arabera. Aitorpen honek zerbitzu publikoa hobetzeko eta bisitarien esperientzia digitalizatzeko, jasangarri egiteko eta guztiontzat irisgarri bihurtzeko egindako lan handia egiaztatzen dau. Ziurtagiri barri honekaz, udaletxearen zerbitzua...

Bermeok Urrezko Domina emon deutso Bitor Uriarte Anasagastiri

Bermeoko Udalak herriko Urrezko Domina emon deutso Bitor Uriarte Anasagastiren familiari, udaletxeko osoko bilkura aretoan egindako ekitaldi hunkigarri batean. Bermeoko historia, ondarea eta memoria ikertzen eta zabaltzen egindako lan bikainari errekonozimendua egin gura izan deutso horrela herriak. Bitor Uriarte 1957an...

Bi zauritu eta bat helikopteroz eroan eben Muxikan izandako istripu baten ondorioz

Auto baten eta furgoneta baten arteko aurrez aurreko talka larria gertatu zen atzo BI-635 errepidean, Muxikako Areatza auzoaren parean. Istripuaren ondorioz bi pertsona zauritu ziren, eta horietako bat helikopteroz eraman behar izan eben Galdakaoko Ospitalera. Istripua goizeko 08:30ak aldera gertatu...

Errenteria auzoak 255 metro koadroko mural erraldoia estreinatu dau Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Errenteria auzoak barriro topatu dau bere historia eta nortasuna fatxada ikusgarri bati esker. Merced ikastetxeko eremutik argi eta garbi ikusten den horman 255 metro koadroko mural ikusgarria margotu dabe, hiribilduaren erdi aroko jatorria, ondarea, paisaia eta euskal kulturako ikur...

Frantziako ‘MER82’ alkarteko kideak Gernika-Lumon izan dira memoria historikoa ezagutzen

Montaubanetik etorritako MER 82 (Memoire de l’Espagne Republicaine) alkarteko 41 kide izan dira Gernika-Lumon, memoria historikoagaz eta erbesteko pasarteakaz dauken lotura estua bertatik bertara berresteko. Bidaia honen helburua Bizkaiko zein Kantabriako gune seinalatuak ezagutzea izan da, eta Gernikak harrera beroa...

Begoñako Amari Bermeotarrak: mende bat baino gehiagoko historia dauen margolana barriro be jaiegunean

Santa Eufemia parrokia zaharbarritu ebenean, lekuz aldatu bai, baina gorde egin eben Begoñako Andra Mariari bermeotarrek eskeinitako margolan edo koadro erraldoia. Goian nabarmen agertzen da data: MCMIII (1903). Urte horretan izendatu eban aita santuak Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari lez....