Gautegiz Arteagako Udalak beste pauso bat emon nahi dau herri bardinzaleago eta bidezkoago bat eraikitzeko bidean. Horretarako, udalerriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana abiatu dau, eta prozesu honetan herritar guztien iritzia eta proposamenak ezinbestekoak direla nabarmendu dau.
Horrez gain, galdetegiaz gainera, aurrez aurreko hausnarketa sakontzeko aukera ere egongo da. Datorren urriaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, talde-saio irekia egingo da Udaletxean. Batzar honetan herritarrek euren bizipenak, kezkak eta proposamenak partekatu ahal izango dituzte.
Nola parte hartu galdetegian?
Sarean: Formularioa betetzeko sartu hemen.
Aurrez aurre: Eskuratu zure orria Udaletxean edo Kultur Etxean.
Saio irekia: Urriaren 15ean, 18:00etan, Gautegiz Arteagako Udaletxean.



