Ikastaro eskaintza zabala prestatu dau Eako Udalak 2026-2027 ikasturterako

Udazkenagaz batera, zerbait barria ikasteko edo gorputza mugitzen hasteko gogoa dator. Eako Udalak dagoeneko argitaratu dau 2026-2027 ikasturterako prestatu dauen ikastaro eskaintza zabala, herritar guztiei —txikiei zein helduei— zuzendutako proposamenez beteta.

Aukera anitza da oso: kirola, kultura, hizkuntzak eta hezkuntza artistikoa buztartzen dira. Irailaren 23ra arte egongo da matrikulatzeko epea zabalik, eta saioak urriaren 1ean hasiko dira, maiatzaren 28ra arte luzatuz.

Izena emoteko baldintzak eta deskontuak

Taldeak eratzeko gutxienez 6 ikasle beharko dira ikastaro bakoitzean (musika ikastaroetan izan ezik). Euskararen kasuan gitxieneko taldea 8 lagunekoa izango da.

Horrez gain, Ean erroldatutako herritarrek %25eko edo %50eko deskontuak izateko aukera eukiko dabe, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera. Horretarako, eskaera-inprimakia aurkeztu beharko da Udalean matrikula egiterakoan.

Informazio gehiago eta izen-emateak Eako Udalaren webgunean edo bulegoetan.