Oinezkoen segurtasuna bermatu eta gaueko ikusgaitasuna hobetzeko asmoz, zebrabidearen inguru zehatz horretan farola barri bat instalatu dau Gautegiz Arteagako Udalak. Ekimen honi esker, eremua behar den moduan argiztatuta geratuko da ordu ilunetan be.
Azpiegitura barri honegaz, herritarren segurtasuna eta erosotasuna indartu gura dira, oinezkoek bidea arriskurik gabe eta era erosoagoan zeharkatu ahal izateko. Udalak argi itzi dau herriko gune arriskutsuenak seguruago egiteko lanean jarraituko dauela.



