Muruetako Udalak laguntza barriak kaleratu dauz euskara eta musika ikasteko

Muruetako Udalak herritarren prestakuntza eta kultura bultzatzen jarraitzen dau, eta horretarako dirulaguntza sail barria jarri dau martxan. Aurten ere, euskara ikasi, barnetegietan parte hartu edo musika eskoletako tarifak arintzeko aukera eukiko dabe herritarrek, herriko bizilagunen garapen pertsonal zein kulturala errazteko asmoz.

Udalak jakinarazi dauenez, hiru arlo nagusitan banatuko dira laguntza hauek: euskara ikasteko kostuaren % 50 berreskuratu ahal izango da, barnetegietarako % 20ko babesa egongo da, eta musika ikasketen kasuan tarifaren alderako laguntza eskainiko da.

Baina, zeintzuk dira baldintzak eskaera egiteko? Bik baino ez:

  • Muruetan erroldatuta egotea (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunagaz).

  • Eskolen % 80ra bertaratzea erakustea.

Aukera paregabea da beraz etxetik gertu euskara sendotzeko edo musika arloan trebatzen jarraitzeko.