Klima-astearen bueltan: zer gertatzen da energiagaz eta ikerkuntzagaz Mundakan?

ASTEKLIMA 2026 Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan, hitzordu garrantzitsua antolatu dabe Mundakan. Herriagaz lotura zuzena daben bi ikertzaile erreferente hurbilduko dira guregana gaurkotasun handiko gai bati buruz hitz egiteko: energia, deskarbonizazioa eta ikerkuntza.

Topaketa honen helburua herritarrei ezagutza gerturatzea eta trantsizio ekologikoak gure ingurunean duen eragina azaltzea da. Horretarako, ibilbide zabala daben bi hizlari egongo dira Juan Tribisarrospe Kultur Etxean: Joseba Castresana (AZTIko ikertzailea) eta Gontzal Lopez (EHUko irakasle zein ikertzailea). Bi adituek euren esperientzia eta ikuspegia partekatuko dabe bertaratutako guztiekin.

Gai honen inguruan gehiago jakiteko, zalantzak argitzeko eta elkarrizketa aberasgarrian parte hartzeko aukera bikaina izango da mundakar guztientzat.

  • Eguna: Urriak 23, ostirala

  • Ordua: 18:00etan

  • Lokia: Juan Tribisarrospe Kultur Etxea (Mundaka)