2025ean egindako diagnosiak lau arazo nagusi azaleratu ebazan: zaintzen feminizazioa, lan-prekarietatea, emakume migratzaileen ezinbesteko papera eta zerbitzu publikoen gabezia. Irailean abiatutako prozesu honek Gernika-Lumoko Udalaren finantzaketa osoa dauka eta zaintzen eredu publiko zein komunitarioa indartzea du helburu. Gernika-Lumoko Zaintza Mahaiak...
Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, San Martineko kalistenia guneko bankuetako bat apurtuta eta egoera txarrean agertu da. Udal iturriek adierazi dabenez “guztion ardura ere beharrezkoa da. Herria hobetzeko egiten diren inbertsioek guztion gozamenerako eta erabilerarako izan behar dabe, ez hondatzeko”. Hala...
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Muxikak iragana eta ohiturak gertutik ezagutzeko proposamen erakargarria prestatu dau aurten “Gure Eskuetan” lelopean. Datorren urriaren 24an, zapatuan, bisita gidatu teatralizatua egingo da udalerriko baserrietako labadero tradizionalak ezagutzeko. Belaunaldiz belaunaldi, labaderoak eta garbitegiak funtsezko guneak izan...
Urriaren 22an, plan ezin hobea dago Busturian etxeko txikienekaz eta familian gozatzeko. Liburutegiaren Eguna ospatzeko helburuagaz, ipuin, fantasia eta magia biziz betetako ikuskizuna egongo da Kultur-Etxean, arratsaldeko 18:00etan. Oraingoan, Rosa Martinezen eskutik, “Galtzagorriak” txotxongilo-emankizunaren estreinaldia ikusteko aukera paregabea izango da....
Ate irekien jardunaldia antolatu dau Kidenda Bermeok domeka honetan, eguerdiko 12:30ean, Santa Eufemia parrokian. Hitzordu honegaz, herrian daroiezan hogei urteko boluntario lana ospatu eta Herritarrei Bidezko Merkataritzaren proiektua gertutik ezagutzeko aukera emon nahi deutsie. Kidenda Euskadiko Bidezko Merkataritzaren sarearen parte...
Mende erdia ez da egunero beteten, eta Alkartasuna Dantza Taldeak argi dauka urteurren berezi hau herritarrekin batera ospatu nahi dauala. Bermeoko kulturaren eta tradizioaren zutabe izanda, taldeak hiru eguneko egitarau zabala prestatu dau dantzaz, musikaz, irudiz eta belaunaldi arteko topaketaz...
Foruko Kultura Bulegoak “Herriko Bazterrak” 2026ko Argazki Lehiaketa martxan jarri dau, herritarren sormena piztu eta datorren urteko udal egutegiari forma emoteko asmoz. Ekimena Foruko Udal Egutegia osatzeko zein udal artxiboan herriko ondare grafikoa gordetzeko antolatu da. Parte hartu nahi daben...
Inoiz pentsatu dozu tresna bat jotzen ikastea baina ez dozu astirik edo aukerarik aurkitu? Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak aukera paregabea ekarri dau azaroan: trikitixa eta biolontxeloa jotzen hasteko ikastaro bereziak antolatu dabez, 16 eta 99 urte bitarteko herritarrei zuzenduta....
Urdaibai, ingurumen-ikaskuntzarako eta ekintzarako hezkuntza-gune bilakatuko da berriro ASTEKLIMA 2026ren baitan. Urriaren 17-18an eta 24-25ean, BBK Klimak ateak zabalduko dauz familia zein gazteei murgiltze esperientziak eta ohitura jasangarriak sustatzeko jarduerak hurbiltzeko asmoz. Urdaibaik inguru zoragarria eskaintzen dau hezkuntza klimatikorako, eta...
Musika zaletuok hitzordu berezia daukagu datorren urriaren 16an, barikua, Mundakako Kasinoan. Elortegi Anaiak talde ezagunak zuzeneko kontzertua eskainiko dau 20:30etik aurrera, herriko giroa eta asteburuko plana musika onagaz berotzeko asmoz. Taldeak bere kantu indartsu eta ezagunekin gozaraziko dauz bertaratzen direnak,...
Bermeoko herria berriro prest dago tradizioa, kirola eta giro ezina buztartzeko. Datorren urriaren 31n, zapatua, herriko frontoiak Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia hartuko dau, Sustabiz Fundazioak eta Bermeoko Udalak antolatuta. Herritarren artean herri kirolak sustatu eta goizean goizetik giro...
Gautegiz Arteagako Udalak, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, bisita gidatua antolatu dau datorren urriaren 17rako, larunbata, Andrabideko harrobietara. Ekimen honen bidez, Ereño gorria hurbiletik ezagutzeko eta bere historia zein garrantzia azpimarratzeko parada egongo da. Kareharri berezi hau Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak...