Bermeok kultura eta tradizioa uztartuko dauz Mareak Jaialdiaren 12. edizioan

Bermeoko herria kulturaz eta bizitzaz janzteko prest dago berriro be. Urriaren 20tik 24ra bitartean, Mareak Jaialdiak hamabi urte beteko dauz eta bederatzi proposamen desberdin dakarz herriko hainbat txokotara. MB2000 elkarteak, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jaialdi honek tradizioa...

Torrealday Gernikak zutik jarraitzen dau Ohorezko Maila Eliteko lidergoan

Gernika-Lumoko mutilak ezin hobe doaz denboraldi hasiera honetan: hiru partidatik hiru garaipen lortu dabez eta sailkapeneko lehenengo postuari eusten deutse. Hirugarren jardunaldia igaro barri da Ohorezko Maila Elitean eta Torrealday Gernika Rugby Taldeak goiko aldean jarraitzen dau, sendo eta irmo....

Gernikak Turismo Enpresa Adimendunaren ziurtagiria lortu dau, berrikuntzea eta jasangarritasuna ardatz hartuta

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Enpresa Turístico Adimendunaren (ETI) ziurtagiri ospetsua lortu dau, UNE 178510 arauaren arabera. Aitorpen honek zerbitzu publikoa hobetzeko eta bisitarien esperientzia digitalizatzeko, jasangarri egiteko eta guztiontzat irisgarri bihurtzeko egindako lan handia egiaztatzen dau. Ziurtagiri barri honekaz, udaletxearen zerbitzua...

Busturialdeko gazte ekintzaileek 7.000 euro arteko sariak jasotzeko aukerea dabe XIII. Enpresa Ideia Lehiaketan

Busturialdeko gazteen sormena eta kemena bultzatzeko asmoz, Busturialdeko XIII. Enpresa Ideia Lehiaketea abian da berriro be. Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek zein Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera antolatuta, eskualdeko negozio barriak zein proiektu berritzaileak saritzea dau...

Bermeok Urrezko Domina emon deutso Bitor Uriarte Anasagastiri

Bermeoko Udalak herriko Urrezko Domina emon deutso Bitor Uriarte Anasagastiren familiari, udaletxeko osoko bilkura aretoan egindako ekitaldi hunkigarri batean. Bermeoko historia, ondarea eta memoria ikertzen eta zabaltzen egindako lan bikainari errekonozimendua egin gura izan deutso horrela herriak. Bitor Uriarte 1957an...

Mundakako Juan Bautista Longa kalea trafikoari itxita egongo da urriaren 13tik 15era

Mundakan Juan Bautista Longa kalea erabat itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako urriaren 13tik 15era, bi egunak barne. Mundakako Udalak jakinarazi dauenez, bertan egiten ari diren egokitze-lanak amaitzeko hartu da neurri hau. Lanak irauten duten bitartean, portuan aparkatutako ibilgailuak kentzea gomendatzen...

Bi zauritu eta bat helikopteroz eroan eben Muxikan izandako istripu baten ondorioz

Auto baten eta furgoneta baten arteko aurrez aurreko talka larria gertatu zen atzo BI-635 errepidean, Muxikako Areatza auzoaren parean. Istripuaren ondorioz bi pertsona zauritu ziren, eta horietako bat helikopteroz eraman behar izan eben Galdakaoko Ospitalera. Istripua goizeko 08:30ak aldera gertatu...

Euskara ikasteko eta gidabaimena euskaraz ateratzeko laguntzak zabaldu dauz Bermeoko Udalak

Bermeoko Udalak euskararen erabilera bizitzako arlo guztietan sustatzeko konpromiso sendoagaz jarraitzen dau. Horregatik, euskara ikasten dagozen herritarrentzat eta gidabaimena euskaraz prestatzen eta azterketa euskaraz egiten dabienentzat dirulaguntza barriak jarri dauz martxan. Azaroaren 2a da eskaerak aurkezteko azken eguna, eta izen-emotea...

Errenteria auzoak 255 metro koadroko mural erraldoia estreinatu dau Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Errenteria auzoak barriro topatu dau bere historia eta nortasuna fatxada ikusgarri bati esker. Merced ikastetxeko eremutik argi eta garbi ikusten den horman 255 metro koadroko mural ikusgarria margotu dabe, hiribilduaren erdi aroko jatorria, ondarea, paisaia eta euskal kulturako ikur...

Frantziako ‘MER82’ alkarteko kideak Gernika-Lumon izan dira memoria historikoa ezagutzen

Montaubanetik etorritako MER 82 (Memoire de l’Espagne Republicaine) alkarteko 41 kide izan dira Gernika-Lumon, memoria historikoagaz eta erbesteko pasarteakaz dauken lotura estua bertatik bertara berresteko. Bidaia honen helburua Bizkaiko zein Kantabriako gune seinalatuak ezagutzea izan da, eta Gernikak harrera beroa...

Begoñako Amari Bermeotarrak: mende bat baino gehiagoko historia dauen margolana barriro be jaiegunean

Santa Eufemia parrokia zaharbarritu ebenean, lekuz aldatu bai, baina gorde egin eben Begoñako Andra Mariari bermeotarrek eskeinitako margolan edo koadro erraldoia. Goian nabarmen agertzen da data: MCMIII (1903). Urte horretan izendatu eban aita santuak Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari lez....

Bermeok udazkeneko ekimen feministaren egitarau zabala aurkeztu dau

Udazkenean ahalduntzea eta daborduko abian dagoen eraldaketa feministari heltzeko aukera paregabea eukiko dabe Bermeoko emakumeek. Bermeoko Udaleko Berdintasun Sailak udazkeneko egitarau zabala aurkeztu dau, urritik abendura bitartean autonomia, osasuna, kontsumo-ohiturak zein literatura ardatz izanda. Egitarauaren barruan, data garrantzitsu bat markatu...